Berria
Osasun-arloko berrikuntza-ekosistemaren erronkak eta aukerak aztertu ditugu
Enpresa
NEOS Surgery berrikuntzan diharduen enpresa bat da, eta neurokirurgiarako gailu mediko berritzaileak (medical devices) garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu, neurokirurgia-esparrura bideraturik.
NEOS Surgery oinarri teknologikoko enpresa berritzaile bat da, eta produktu kirurgikoak ikertzen eta garatzen ditu. Kirurgia kranialaren eta espinalaren alorrean, gailu mediko berritzaileak sortzen, analizatzen, diseinatzen, ekoizten eta merkaturatzen ditu. Hala, gaur egungo merkatu-nitxoak betetzen ditu eta neurokirurgiako eta neurokirurgialarien beharrei erantzuten die.
Egungo merkatu-egoera
NEOS Surgeryk garezurrari eusteko eta hura estaltzeko produktuak ditu gaur egun merkatuan, eta 20 herrialdetan baino gehiagotan saltzen dira. Horretaz gain, Neos Surgery bi produktu berriren garapena finantzatzen ari da: hernia blokatzeko sistema (lehenengo salmenta 2022an egitea espero da) eta bularrezurra ixteko gailua (2021ean merkaturatzea espero da).