Eraikuntzako produktuen ingurumen -adierazpenaren (PIA) katalogoa (gaztelaniaz)
VIXIONen helburua da makina industrialetarako eta ekoizpen-plantetarako konektagarritasun-soluzioak eskaintzeko lider bilakatzea nazioarteko merkatuan.
Deskribapena
VIXIONek makinen portaera identifikatzen du, datu historikoen segimendua eginda eta, horretaz gainera, predikziozko mantentze-lanetarako algoritmoak aplikatuta. Hala, aurrea hartzen die ager litezkeen arazoei, eta hobetu egiten du makinon produktibitatea. Horri esker, aldatu egiten da makinekin komunikatzeko dugun modua, eta, hortaz, baita fabrikatzekoa eta haiekin lan egitekoa ere, errendimendurik handiena ateraz.
Makinak konektatzean, datuak aztertzean eta informazioa aldi berean eskaintzean, VIXIONen oinarrituriko makinek errendimendu-maila handiagoa erakusten dute makinetan.
Soluzio bertikala, makineria-flota / hodeiko aktiboak kudeatzeko:
- OEM makinen fabrikatzaileak
- Aktiboen jabeak
Mekanizazio-industrian ezarririko soluzioa, balio erantsi handiko fabrikatzaileekin eta erreminta-mekanizatzaileekin harreman estua izateagatik.
Erreferente da 4.0 industriaren esparruan; izan ere, Europan aitzindari izan den teknologia transferitzeko lana egin da, SPYRO eta TECNALIAko I+Gko sailen lankidetzari esker, makina-erremintaren alorreko lau fabrikatzaile handirekin batera: Zayer, Ibarmia, Nicolás Correa eta Ona –laurek ere instalatuta daukate soluzioa beren makinetan–.
Merkatu potentziala
- 4.0 industria (mekanizatua)
Merkatuko egoera
VIXION 2017aren amaieran sortu zen, eta dagoeneko bezero ugari ditu, bai makina-fabrikatzaileak, bai fabrika ekoizleak (azken bezeroa).
Webgunea
Fasea: Merkatuan
Langileak: 4
Bulegoak: Donostia – ES
Finantzaketa-errondak: 1
Koinbertitzaileak: ORIPS