Enpresa

FESIA: Estimulazio elektriko funtzionaleko gailuak errehabilitaziorako

Deskribapena

Patente batek eta nazioarteko bi patente-eskaerak babesturik dago FESIAren teknologia. Zenbait gailu terapeutiko eta neuroprotesikotan erabili dugu teknologia hori, gaixotasun neurologikoak dituzten eta goiko eta beheko gorputz-adarren errehabilitazioa behar duten pertsonekin.

Elektrodo-kuxin bakar bat da (32 artekoa), eta elektrodo bakoitza modu independentean edo taldean kontrolatzea ahalbidetzen du, muskuluen selektibitatea hobetuz eta pazientearen giharretako nekea murriztuz.

Abantailak

  • Muskuluen selektibitate handiagoa estimulazioan: hainbat eremutako elektrodo bat erabiltzeari esker, muskuluak selektibitate handiagoz uzkurtzen dira. Hala, muskuluen selektibitatea hobetzen, pazientearen errendimendu funtzionala handitzen eta muskuluen nekea murrizten da.
  • Kalibratze automatikoa: sentsoreen informazioa automatikoki baliatzen duen algoritmo bat dauka, automatikoki kalibratzeko.
  • Integratzen erraza: diseinuaren modularitateari esker, erraz sortzen dira sistema hibridoak.
  • Denbora errealean egokitzeko: sistemak aktibazio-parametro ugari alda ditzake, estimulazioak induzituriko mugimenduaren kalitatea hobetzeko.
  • Eramangarritasuna: arina, txikia eta kablerik gabea izaki, edozer jantziren azpian integratu daiteke, sistema eramangarriak sortuz.

Merkatu potentziala

  • Errehabilitazioa eta merkatu terapeutikoak.

Merkatuko egoera

Fesia bazkide bila ari da, Europako nazioarteko salmentak sendotzeko.

2021ean, A Serieko erronda bat jarriko du martxan, enpresaren hazkundea bizkortzeko.

Bila

  • Inbertitzaileak