GO4IT Solutions oinarri teknologikoa duen enpresa bat da, eta, garatzen dituen erremintei esker, herentzian jasotako sistemetatik eratorritako desbideratzeak eta arazo teknologikoak saihesten ditu, antzinako teknologiak baliatzen baitituzte sistema horiek (COBOL, Clipper, besteak beste), eta gainkostuak eragiten.
Arazoa
Gaur egun, herentzian jasotako sistemen mantentze-lanak eta/edo modernizatze-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa gehienek ez dute erabiltzen analistentzako euskarri-tresnarik modu sistematikoan.
Askotan, hasierako planekiko gainkostuak eta desbideratzeak eragiten ditu horrek, eta, ondorioz, dirua ez ezik merkatuko posizionamendua ere galtzen dute. GO4IT arazo horri erantzuteko sortua da.
Gure soluzioa
Gaur-gaurkoz, GO4IT Solutionsek bi tresna ditu:
GO4IT Alight
Herentzian jasotako sistemak modernizatzeko eta mantentzeko erreminta. Proba pilotuan, kostuen % 80 aurreztea lortu du analisian, eta % 34 kodearen garapenean.
GO4IT Fast
Software-faktoriak sortzeko erreminta, IT sailaren beharretara egokitutako kodea sortzeko aukera ematen duena.
Merkatu potentziala
- IT aholkulariak
- IT sistema konplexuak dituzten enpresak
Merkatuko egoera
GO4ITek bere bi produktuak ditu merkatuan, eta, haren erreferentziei esker, konpainia jarduera sendotzen ari da, metatutako esperientzia oinarri harturik nazioartean zabaltzeko.