Berria

Doitasunezko medikuntzan adimen artifiziala eta datuen partekatzea erabiltzen ditugu

2024ko azaroaren 11a
Implementamos espacios de datos para la medicina de precisión

"Doitasunezko medikuntzaren erronka da diagnostikoak eta gaixotasunen tratamendua hobetzea"

Doitasunezko medikuntzarako datu genomikoak eta adimen artifiziala partekatzeko lanean ari gara

NASERTIC, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa, Nafarroako Unibertsitate Klinika eta Data Value Management enpresa lanean ari dira datu genomikoak partekatzearen arloan. Datu horiek oso tamaina handia dute, eta, bestalde, datuen pribatutasuna mantentzea eskatzen dute.

Helburu nagusia da frogatzea datuak partekatu daitezkeela eta haien gainean adimen artifizialeko teknikak aplika daitezkeela. MARGA (Arkitektura Genomiko Aurreratuko Eredua) izeneko ekimen honek datu-espazio genomiko partekatu, seguru eta fidagarri bat sortzeko beharrezkoak diren teknologiak inplementatzen ditu. Erronka da diagnostikoak eta gaixotasunen tratamendua hobetuko dituen medikuntza baterantz aurrerapausoak egitea.

MARGA ekimenak TECNALIAren laguntza teknikoa du

  • TECNALIAk datu-espazioaren osagaiak integratzen ditu, haren garapenean gertatzen ziren aurreikusi gabeko arazo batzuk konpontzeko. Horri esker, osagai horien software-garapeneko komunitateari ere lagundu zaio.
  • Parte-hartzaileen IT sailei prestakuntza ematen die konektoreen instalazioari eta integrazioari buruz (sail horien ardura da datuen subiranotasuna gaitzea; datuen jabeek une oro erabakitzen dute zein baldintzatan jardun daitekeen haiekin), bai eta haiek konfiguratzeko moduari buruz ere.

Datu genomikoak partekatzea

Datu-espazio genomikoei esker, osasun-arloko profesionalek azkarrago eta era efizienteagoan eskuratu dezakete informazio genomikoa (organismo baten material genetiko osoaren azterketa).

Datu-espazio genomiko horiek plataforma seguruak dira, zeinetan pazienteen sekuentziazio genetikoari buruzko datu-kantitate handiak gordetzen eta partekatzen baitira, eta zeinetan informazio hori beste datu kliniko batzuekin integratzen baita, hala nola historia medikoa, ingurumen-faktoreak eta, oro har, osasun-datuak.

Osagaiak datu-espazioan integratzea

Datu-espazioen teknologiak ateak irekitzen dizkio eskuragarri ez dauden datuak —konfiantza faltagatik edo haientzako ustiapen-eredurik ez egoteagatik— azaleratzeari eta ustiapen-eredu konplexuagoak asmatzeko erabiltzeari.

Proiektu aitzindari honek sustatzen du datu genomikoak dituzten erakunde publiko eta pribatuek beste agente batzuen esku jar ditzaten; hain zuzen, datu horiekin lan egiten duten aplikazioak garatzen dituzten agenteen esku. Era horretan, lankidetza handitzen da, eta ikerketa-aplikazioetarako eta aplikazio klinikoetarako datu gehiago izateko aukera sortzen da.