Berria

Nekazaritzako elikagaien sektoreari eraldaketa digitalean laguntzen diogu

2024ko abenduaren 3a
Ayudamos al sector agroalimentario en la transformación digital

"Teknologia berrien laguntzarekin, eragiketak automatizatzea, laboreen monitorizazioa eta zaintza hobetzea eta intzidentziei zehatzago erantzutea lortzen da”

TECNALIAn robotika autonomoko soluzioak garatzen ditugu, nekazaritzako elikagaien sektorearen eraldaketa digitalerako

Nekazaritzako elikagaien sektoreak eraldaketa digitala bultzatzen du etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Hori lortzeko, askotariko sistemak integratzen dira, eta horri esker produktibitatea handitzen da, kostuak murrizten dira eta hornidura-kate konektatuagoa eta efikazagoa eraikitzen da. Teknologia berrien laguntzarekin, hau lortzen da:

  • Eragiketak automatizatzea.
  • Laboreen monitorizazioa eta zaintza hobetzea.
  • Intzidentziei zehatzago erantzutea.

Horretarako, TECNALIAn tresna berritzaile bat garatu dugu, robot autonomoen multzoak telegidatzen dituena nekazariei beren zereginetan laguntzeko. Soluzio horrek aukera ematen du zenbait roboten artean denbora errealean eta elkarlanean egiten jarduerak planifikatzeko, nahiz eta oso izaera ezberdineko fabrikatzaileek egindako robotak izan.

Nekazaritza efikazagoa da robotizazioari esker

Espainiako nekazaritza-ustiategi gehienak txikiak dira. Halako ustiategiek, lehiakorrak izateko, erronka askori egin behar diete aurre; bereziki, ekoizpenaren kostuarekin lotutakoei. Teknologia hori oso lagungarria izan daiteke enpresa txiki horientzat kostuak murrizteko, efizientzia hobetzeko eta errentagarritasuna handitzeko. Robotak eta sistema autonomoak zeregin errepikakorrak automatizatzeko diseinatuta daude, eta, beraz, lehen eginezinak ziren lan astunak egiten dituzte; ezintasun hori, hain zuzen, muga teknologiko, logistiko eta ekonomikoengatik zen.

Nekazaritza jasangarriagoa

Soluzio horrek, halaber, helburu klimatikoak betetzen laguntzen du, ongarrien, uraren eta pestiziden erabilera doitzen baitu, hazkuntza-eremu bakoitzaren behar espezifikoen arabera. Datuetan oinarritutako erabakiak hartzeak ahalbidetzen du lurzorua hobeto erabiltzea eta ingurumen-inpaktua murriztea.