Berria
ETEek ekintza klimatikoan dituzten erronkei heldu diegu
Enpresa
DIGIMETek soluzio jasangarri eta errentagarriak eskaintzen ditu metalak eta haien oxidoak dituzten azpiproduktu eta hondakin industrialak tratatzeko eta balioztatzeko, eta, orobat, balio handiko metalak berreskuratzea ahalbidetzen du.
Gure jardunaren oinarria plasma bidez berotutako eraginkortasun handiko labe metalurgiko bat da. Enpresak berak garatua da labe hori, eta patentaturik dauka.
DIGIMET teknologia modular, berritzaile eta moldakorrean oinarritzen da; horri esker, gure bezeroen premiekin bat datorren zerbitzua eskaintzen dugu, hainbat hondakin-tipologiatara eta hainbat tratamendu-bolumenetara egokiturik.
Alde horretatik, gure soluzioak malguak, eraginkorrak eta errentagarriak dira berez, eta batere hondakinik sortzen ez duten prozesu industrialak definitzen dituzte, ekonomia zirkularraren ikuspegi argiarekin.
DIGIMETen teknologia bi patente-familiak babesturik dago. Alde batetik, prozesu metalurgikoen know-how zabala eta, bestetik, diseinu eta ingeniaritza industriala uztartzen ditu, hondakin-balio handiko metalak eta azpiproduktu industrialak berreskuratzeari aplikaturik.
Berreskuratze- eta balioztatze-sistemok potentzia handiko plasma termikoaren energian oinarritzen dira, eta, beraz, energia-kontsumo intentsiboak dituzten prozesu pirometalurgikoek karbono-aztarna eta ingurumen-inpaktua murrizten dituzte.
Merkatuko egoera
DIGIMETek ekonomia zirkularreko soluzioak eman nahi ditu bere teknologia patentatuan oinarrituta, hondakin industrialetan dauden eta balioa eman dakiekeen elementuak aprobetxatuz, zero hondakin filosofiari jarraituz eta, are, hondakinak sortzen dituztenei berei hondakinak autokudeatzen utziz.
Aliasa | Erregistro-zenbakia |
---|---|
Patent 2005 furnace and method | PCT2006 000032 |
Patent 2015 Furnace for melting and treting metal | EP15382205.1 |