Berria

Joseba Laka, gure arlo digitaleko zuzendaria, AMETICeko IAko presidenteorde berrautatua

2024ko urriaren 25a
Joseba Laka_AMETIC IA

"Berrautaketa hori aitorpen bat da; hain zuzen, Joseba Lakak eta TECNALIAk Espainian adimen artifiziala eta big data sustatzeko eta garatzeko egindako lanarena eta konpromisoarena.”

Joseba Laka, TECNALIAko arlo digitaleko zuzendaria, AMETICeko Adimen Artifizialaren eta Big Dataren Batzordeko presidenteorde berrautatu dute.

2024ko urriaren 9an Madrilen egindako bileran egin zen Joseba Lakaren berrautaketa. Ekitaldi berean, Enrique Serrano (Tinamica) presidente berrautatu zuten, eta bigarren presidenteordetza baterako aukera zabaldu zen; hain zuzen, Gabriel López (Microsoft) izendatu zuten kargu horretarako.

AMETICeko IA eta Big Data Batzordea: liderra industria digitalean

AMETICeko IA eta Big Data Batzordea da elkartekideek gehien jarraitzen dutenetako bat: sei lantalde (LT) eta behatoki bat ditu, eta LT gehien duen batzordea da. Hauek dira lantaldeak: AAren arloko analisia eta posizionamendua, hizkuntzaren teknologiak, iragarpena, ikusmen artifiziala, neurokonputazioa eta AA sortzailea. TECNALIAk aktiboki hartzen du parte LT guztietan, iragarpen-taldean izan ezik, eta AA sortzailearen buru da.

Lantaldeek helburu eta ekintzen urteko programa bat dute, eta honako hauek dituzte ardatz: administrazio publikoekiko etengabeko elkarrizketa (bereziki, SEDIArekin —Estatuko Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Idazkaritza Nagusia— eta Datuaren Zuzendaritza Nagusiarekin), Europako Digital Europe patronalaren eta Europako Batzordearen kontsultei erantzutea, teknologia erabiltzeko kasu praktikoen saioak antolatzea eta posizionamendu-dokumentuak sortzea.

Dokumentuak erakundeetara edo jendearengana bideratzen dira, Behatokiaren edo webinarren bidez.

Berrautaketa hori aitorpen bat da; hain zuzen, Joseba Lakak eta TECNALIAk Espainian adimen artifiziala eta big data sustatzeko eta garatzeko egindako lanarena eta konpromisoarena.