Azpiegitura

Sare elektriko adimenduneko eta sorkuntza banatuko laborategia.

Laboratorio de redes eléctricas inteligentes y generación distribuida

Behe-tentsioko mikrosare trifasikoa, sarean banatutako energia-baliabideak integratzeko ekipamenduak garatzeko eta haiekin saiakuntzak egiteko. Azpiegiturarekiko eragiketak optimizatzeko kontrol-sistema bat ere du.

Laborategia power hardware in the loop sistema batek osatzen du, zeina denbora errealeko simulagailu digital batez eta bi potentzia-anplifikadorez eratua baitago.

Deskribapena

Laborategiak elementu hauek ditu:

  • 3 sare-emuladore (3×50 kW).
  • 2 DC iturri (100 kW, 280 kW).
  • Aerosorgailua (6 kW).
  • Instalazio fotovoltaiko monofasikoa (0,6 kW).
  • Instalazio fotovoltaiko trifasikoa (3,6 kW).
  • 2 bihurgailu malgu (2×40 kW), grid-forming /following ahalmenarekin.
  • Linea-emuladorea.
  • RLC karga malguen bankua (150 kW).
  • Ultrakapazitate-bankua (5 kW).
  • Bateria-bankua (1120 Ah, 24 Vdc) + inbertsore monofasikoa.
  • Bateria-bankua (1925 Ah, 48 Vdc) + inbertsore trifasikoa.
  • 1 inertzia-bolante (250 kW).
  • PHIL sistema: denbora errealeko simulagailu digitala + potentzia-anplifikadoreak (2×50 kW).

Mikrosarearen kudeaketa-sistemak harekiko eragiketak kontrolatzen ditu, estrategia bati jarraikiz: elementuak fisikoki konektatzen/deskonektatzen ditu, eta haien tipologia aldatzen du; horrek honetarako aukera ematen du:

  • Sare elektriko adimendunentzako eragiketa- eta kontrol-algoritmoak garatzea eta haiekin saiakuntzak egitea.
  • Sarera konektatutako inbertsoreak aztertzea, haien islandingeko portaera eta sarearen egonkortasunari egiten dioten ekarpena ikusteko.
  • AC/AC eta DC/AC bihurgailuen, iragazki aktiboen, STATCOMen eta energia metatzeko sistemen saiakuntzak egitea.

Nori zuzendua

  • Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak.
  • Potentzia-elektronikako ekipamenduen fabrikatzaileak.
  • Energia elektrikoaren banaketa-enpresak.
  • Energia-zerbitzuen enpresak.

Nazioarteko presentzia

Asociación DERlab, “European Distributed Energy Resources Laboratories e.V.”
IEEE PES Society, Subcommittee “Energy Development and Power Generation”, Working Group (WG) on “Global Laboratory Infrastructure for DER – Application and Testing”
International Energy Agency (IEA) ISGAN-SIRFN
ERIGrid
FUTURED