Agenda

Professional SCRUM Master

Date

19 November 2019 - 21 November 2019

Venue

TECNALIAren Derioko egoitza: Astondo bidea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia)

Time

-

Price

Free

Professional Scrum Master (PSM) ikastaroa, Scrum.org erakundearena, Ken Schwaberrek sortu du. SCRUMen asmatzaileetako bat da, eta Scrum.org-ren, Agile Allianceren eta Scrum Allianceren sortzailea, betiere software-garapenaren lanbidea hobetzeko asmoari jarraikiz. PSM ikastaroa SCRUM Masterrentzako mundu mailako trebakuntza bat da: erakundeak arintzeko aldaketa-eragile eraginkorra.

Zer ikas dezaket trebakuntza-saio honetan? 

  • SCRUMen inguruko mito eta okerreko ideiak identifikatzen.
  • Jakiten zergatik den SCRUM Sprintak eta bilerak egitea baino askoz gehiago.
  • Benetako erakundeek nola erabiltzen duten SCRUM haien lana planifikatzeko.
  • Antolaketa-eragozpenak aztertzen eta kentzen.
  • Zure lantaldeen eta proiektuen eraginkortasuna garatzen.
  • Pertsonek beren onena eman dezaten gatazkak konpontzen eta haiei laguntzen. 

Norentzat da? 

  • Erakunde bateko software-garapeneko taldeen efizientzia eta eraginkortasuna areagotu nahi dutenentzat (proiektuburuak, IT-aholkulariak, giza baliabideak, informazio-teknologien QAn eta metodologian adituak, etab.).
  • Erakunde batean SCRUM Master rola dutenentzat. 

Zer lortuko dut trebakuntza egokiro amaituz gero? 

Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko? 

  • Ikastaroan parte hartzen dutenek SCRUMen oinarritutako ikasketa-taldeetan egingo dute lan. Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea.
  • Saio guztietara joan behar da. 

Nola antolatzen da trebakuntza hau? 

  • SCRUMen teoria eta hastapenak: SCRUM ez da moda bat; Sprintak eginez proiektuak kudeatzea baino askoz ere gehiago da. Funtsezkoa da prozesu enpirikoen kontrolaren teoria ezagutzea ulertzeko zergatik den eraginkorra SCRUM, eta gertakariei etekinik handiena ateratzeko.
  • SCRUM lan-esparrua: SCRUM ez da metodologia bat; lan-esparru bat da, eta sakonki ezagutu beharra dago talde eta erakunde bakoitzaren berariazko prozesuak definitu ahal izateko.
  • Egitatearen definizioa: “egitatearen definizioa” (Definition of Done) zuzen erabiltzeak jarri ohi du SCRUM kaskarraren eta ondo dabilen SCRUMaren arteko muga: ondo azaldu behar diren eragozpenak eta antolaketa-aldaketak nabarmentzen ditu; horiek dira arintasuna lortzeko behin betiko bidea.
  • SCRUMekin proiektu bat egin: proiektu bat egiten da teoria eta talde-lan praktikoa batuz, SCRUM prozesua ikasteko: nola planifikatu testuinguruaren arabera (adibidez, proiektu itxia, mantentze-lanak edo barne-produktuen garapena), nola egin garapenaren jarraipena eta kontrola.
  • Pertsonekin eta taldeekin lanean: SCRUM Master bat ez da proiektuburu bizkor bat. Coacheen eta mentoreen ezaugarriak konbinatzen ditu, pertsonei, taldeei eta erakundeei laguntzeko haien eraginkortasuna, antolaketa eta autosufizientzia hobetzen. SCRUM Master baten jarduna arrakastatsua izateko, gako dira motibazioa, komunikazioa, taldeen dinamika eta gatazkak konpontzea.
  • SCRUM zure erakundean: parte-hartzaileek elkarrekin partekatzen dituzte norberak bere erakundean aldaketa kudeatzeko erari buruzko gogoetak.
  • SCRUM Masterren egitekoa: SCRUM Masterraren rola guztiz berria izaten da erakunde gehienenetan, eta eragozpen bat izaten da hori. Rola xehe ezagutzea lagungarria da, bai erakundeak espero duena argi ezartzeko, bai SCRUM Masterraren roletik hurbilen dauden pertsonak identifikatzeko. 

Zer egin behar dut trebakuntza honetan izena emateko? 

  • Behin-behinean izena emateko, jarri harremanetan Nuria Quintano Fernándezekin.
  • Behin-behinean izena emateko inprimakia beteta jasotzen dugunean baieztatuko dizugu baduzula lekua, eta ordainketa egiteko banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu.
  • Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago ordaindu behar da kuota, eta ordaindu izanaren agiria bidali helbide honetara.
  • Toki-kopurua mugatua da, eta izena emateko ordenaren arabera esleituko da tokia.
  • Galderarik edo zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin

Izen-ematea bertan behera uzteko politika 

  • Izen-ematea ikastaroa hasi baino hamar egun lehenago ezerezten bada, ordaindutakoa ez da itzuliko. 

Sustapenak 

  • Ikastaroa aldez aurretik ordaintzen bada, hura hasi baino hiru aste natural lehenago (gutxienez) izena emanda, kostua txikiagoa izango da: 1.000 € parte-hartzaileko (BEZa, % 21, ez dago sartuta).
  • Enpresa bereko hiru pertsonak edo gehiagok ematen badute izena ikastaroan, bakoitzaren kostua 1.000 € da (BEZa, % 21, ez dago sartuta). 

*Izen-emateen sustapenak ezin dira metatu.

Esperientzia zabala dugu enpresei arintasunaren inguruko trebakuntza ematen, ohiko erakundeak —planak, prozesuak, hierarkiak eta KPIak (key pe1rformance indicator) oinarri dituztenak— erakunde berritzaile bihurtzeko, emaitza hobeak izan ditzaten komunikazioari, balioa ardatz izateari eta beren kide guztien adimen kolektiboari esker.

Hauek dira gure trebakuntza jaso duten enpresa batzuk: OrangeAccentureEverisLa Caixa eta Bartzelonako Udala.

* Gaztelaniaz emango da ikastaroa.