NOLAKOA DA IKASTAROA?
Scrum-en eta haren funtsezko printzipioen gaineko oinarri sendoa eskuratzen lagunduko dizu Professional Scrum Master ikastaroak.
Ikasgaiak: Scrum eta haren mekanikak, artefaktuak eta rolak. Ikastaroan zehar, sakon aztertuko dute ikasleek nola erabili behar den Scrum metodoa balioa, produktibitatea eta produktuen erabileraren kostu osoa hobetzeko.
Professional Scrum Master I (PSM I) eta Professional Scrum Master II (PSM II) ziurtagiriei dagozkien gai guztiak emango dira ikastaroan. Banaka egiten dira ziurtapen horiek, ikastaroa amaitu eta gero.
Trebatzaileak ematen dituen edukiak izango dituzte oinarri ikastaroan parte hartzen dutenek, betiere testuinguru errealetan kokatutako gogoeten eta —garrantzitsua hau ere— taldekako ariketen bidez. Norberaren ikuspegiak gainerako ikaskideekin partekatzeko aukera ematen dute ariketek, bai eta ikuspuntuak kontrastatzeko eta aurkeztutako arazoetarako proposatutako konponbideen bideragarritasuna aztertzeko ere.
Scrum.org arduratzen da curriculuma eta Professional Scrum Master ikastaroetarako curriculuma eta materialak eguneratuta edukitzeaz, eta ondo trebatutako irakasleak bakarrik hautatzen ditu ikastaroak emateko. Irakasle bakoitzak bere esperientziaz eta ezagutzaz baliatzen da Scrum ezartzeko; ikasleei dagokienez, berriz, eduki berak jasotzen dituzte denek. Horri esker, aukera handiagoa dago Professional Scrum Master I eta II ziurtagiriak eskuratzeko eta mundu errealean Scrum erabiltzeko.
ZEIN DIRA EDUKIAK?
- Scrumen oinarrizko kontzeptuak
- Zer den Scrum eta zer bilakaera izan duen
- Scrum: teoria
Zergatik funtzionatzen duen Scrumek eta zein diren haren oinarrizko printzipioak. Scrumen printzipioen eta softwarea garatzeko ikuspegi tradizionalen arteko aldeak. Scrumen inpaktua.
- Scrum Framework eta bilerak
Nola aplikatzen den Scrumen teoria time-boxak, erregelak, rolak eta artefaktuak erabiliz. Nola erabil daitezkeen ahalik eta modurik eraginkorrenean, eta nola hautsi daitezkeen.
- Scrum eta aldaketa
Scrum desberdina da: Nola eragiten die horrek nire proiektuei eta nire erakundeari. Nola ezarri Scrum, halako aldaketa dakarrela jakinik.
- Scrum eta Jabetzaren Kostu Osoa (TCO)
Garatze hutsa ez dute nahikoa sistemek: babestu, mantendu eta hobetu egin behar dira. Nola neurtu eta hobetu gure sistemen eta produktuen Jabetzaren Kostu Osoa (TCO).
- Scrum taldeak
Autoantolatu egiten dira Scrum taldeak, eta cross-functionalak dira, garapen-talde tradizionalak ez bezala. Nola hasi Scrum taldeak eratzen, eta nola bermatu haien arrakasta.
- Scrum bidezko planifikazioa
Nola planifikatu proiektu bat, eta nola kalkulatu haren kostua eta hura egiteko denbora.
- Iragarpena, arrisku-kudeaketa eta txostenak
Scrum enpìrikoa da. Nola egin iragarpenak eta nola kontrolatu arriskua eta aurrerapena Scrum erabiliz. "Eginda eta egin gabe" kontzeptua da eztabaidaren abiapuntu; ondoren, Scrumen kalitatea nola ziurtatu aztertzen da.
- Scrum mailakatzen
Ondo funtzionatzen du Scrumek taldean erabilita. Beste ezerk baino hobeto funtzionatzen du mundu osoan sakabanatuta dauden ehunka mila taldekidek esku hartzen duten proiektuetan eta produktuen merkaturatzeetan. Nola mailakatu Scrum ahalik eta ondoena.