2024ko Joerak Foroa: Energia eta Utilityak, 2023ko helburua - Etorkizun digitalago eta jasangarriago baterako trantsizioa bizkortzen
TECNALIAk parte hartuko du 2024ko Joerak Foroa: Energia eta Utilityak ekitaldian. Aenbait energia- eta teknologia-konpainiak jasangarritasunaren paradigma berriaren erronkei aurre egiteko beren soluzio berritzaileak eta ikuspegiak partekatuko dituzte han.
- Ekimen horren helburua da teknologia aurreratuen garapena eta berrikuntza irekia bultzatzea.
- Foroak, zeina EnerTICek antolatzen baitu, erronka, joera eta aurrerapen teknologikoak jorratuko ditu, efizientzia energetikoa eta digitalizazioa hobetzeko.
Mahai-ingurua: 2030eko helburua - etorkizun digitalago eta jasangarriago baterako trantsizioa bizkortzen
Jose Antonio Chica TECNALIAko Trantsizio Energetiko, Klimatiko eta Urbanorako Eraldaketa Digitalaren arduradunak parte hartuko du mahai-inguruan, balio-kateko posizio ezberdinetan kokatuta eta energiaren sektorearekin lotuta dauden konpainia liderren ordezkariekin batera.
- Ikuspegiak, esperientziak, joerak eta soluzio potentzialak partekatuko dituzte «Twin Transition»ean aurrera egiten jarraitzeko jasangarritasunaren paradigma berriaren erronken aurrean.
- Helburu horrek estrategia berriak hartzea, soluzio berritzaileak ezartzea eta stakeholder guztien lankidetza eta lan sinergikoa eskatzen ditu.