Sare Elektriko Adimendunak: ekonomiaren elektrifikazioari eta sareen digitalizazioari buruzko joera orokorrak eta ikuspegiak
Sare elektrikoak energia-sistemaren funtsezko osagai bat dira, eta giltzarriak trantsizio energetikoa jasangarritasunez egiten dela bermatzeko.
- Biltzarraren helburua da topagune bat izatea, non zenbait herrialde eta eremutako adituek aukera izango baitute ideiak trukatzeko eta sektore elektrikoko teknikaren egoerari eta aurrerapenei buruz eztabaidatzeko.
- Ekitaldiak arreta berezia jarriko du sektore elektrikoaren garapenean eragina izan dezaketen alderdi geopolitiko eta estrategikoetan, bai maila globalean bai Europan.
- Sarearen digitalizazioari buruzko esperientziak eta iritziak trukatuko dira, bai eta eskaria elektrifikatzen laguntzen ari diren proiektu eta soluzioei buruzkoak ere.
- Kongresuak gune berezi bat eskainiko die Espainiako banaketa elektrikoko enpresen ordezkariei, sektore elektrikoak dituen aukerak eta erronkak partekatzeko.
Lau saiotan, gai hauei buruzko esperientziak eta iritziak trukatu ahal izango ditugu:
- Sare elektrikoen nazioarteko ikuspegia
- Berrikuntza banaketa-sarearen digitalizazioan
- Espainiako banaketa-sareko operadoreentzako estrategia, aukerak eta erronkak.
- Ekonomia elektrifikatzeko soluzio teknologikoak: eskariaren malgutasuna, energia-komunitateak eta autokontsumoa eta mugikortasun elektrikoa.
SENJ jardunaldiek Erronka Garbia ziurtagiria dute, ingurumenaren aldetik jasangarria baita ekitaldia