Agenda

21 CHM. Fabrikazio aurreratuaren eta makina-erremintaren biltzarra: ikuspegi orokor bat

Eguna

2017ko urriaren 25a - 2017ko urriaren 27a

Lekua

Teknologia Parkeko eraikin nagusia, Donostia

Ordua

-

Prezioa

Doan

FABRIKAZIO AURRERATUA ETA MAKINA-ERREMINTA: ETORKIZUNEKO IKUSPEGI BAT

4.0 industria, digitalizazioa eta lean manufacturinga dira, besteak beste, Fabrikazio Aurreratuaren eta makina Erremintaren 21. Biltzarrean jorratuko diren gaietako batzuk.

Fabrikazio aurreratuaren sektoreko berrikuntza eta joera nagusiak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, ikuspegi orokor eta zientifiko-tekniko batetik. Ikuspegi horren osagarri, beste hauek ere erabiliko dira: digitalizazioa, prozesuen berrikuntza eta talentuaren kudeaketa.

Industria aurreratuaren alorrean interes eta gaurkotasun handiena duten gaiak jorratzea da biltzarraren xedea. Hitzaldi, aurkezpen, eztabaida eta bestelako ekitaldien bidez, sakon aztertuko dira makinen eta haien osagaien diseinua, fabrikazio- eta mekanizazio-prozesuak, automatizazioa eta robotika, ebaketa-tresnak eta fabrikazio aditiboa.

Erakusketa-eremu erakargarri bat ere egongo da, eta han aurkeztuko ditu TECNALIAk bere produktu eta zerbitzurik berritzaileenak.

21 CMHren programa

Parte-hartzea - TECNALIAren hitzaldiak

10/25 * Makina-erreminten eta haien osagaien fabrikatzaileen digitalizazioa. Agustin J. Sáenz. Mahaiburua. Auditorioa. 11:30ean

10/25 * Mekanizazio-tailerrerako kontrol-datuak nola eskuratu eta kudeatu. Txomin Ostra, KHEGAL-TECNALIA. 15:00etan

10/26 * Aeronautikarako piezak mekanizatzeko sistema malgua. Antonio Rubio, TECNALIA. 11. eta 12. aretoak. 11:30ean

26/10 * Titaniozko egitura-osagaien fabrikazio aditiboa. Bernaitz Arregi. TECNALIA.ADDILAN. Auditorioa. 11:30ean