Ekainaren 21ean bukatu zen alarma-egoera. Ekainaren 10ean, asteazkena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko premiazko prebentzio-, euspen- eta koordinazio-neurrien errege-dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta horiek gidatuko dute gure bizimodu berria.
Enpresen eguneroko martxari asko eragiten diote neurri horiek. Konpainietako prebentzio-sailei haiek ulertzen eta ezartzen laguntzea da webinar honen helburua.
EDUKIA
- Ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretua (BOE), eta “normaltasun berria” gidatuko duten neurri berriak.
- 21/2020 Errege Lege Dekretuak enpresarako dituen legezko ondorioak. TECNALIAn nola arindu den konfinamendua eta nola egokitu den 21/2020 Errege Lege Dekretua.
- EPIdig: COVID-19aren hedapenari aurre egiteko, pribatutasuna bermatuz kontaktuen aztarnari segitzen dion lehen sistema. Beste NBE bat zure enpresarako.
NORENTZAT DEN
- Prebentzioko eta giza baliabideetako arduradunak
NORK EMATEN DUEN
- Javier Larrañeta - PESIko idazkari nagusia
- Rafael Ruíz Calatrava doktorea - Kordobako UnibertsitatekoLaneko Arriskuen Prebentziorako Katedrako zuzendaria. CGPSST eta CGRICT kontseiluetako lehendakaria. Umivaleko Programa eta Proiektu Korporatiboetako zuzendaria.
- Luis I. Díaz Bada - TECNALIAko prebentzio-zerbitzuko arduraduna
- Mikel Mabe - Ibermática digitaleko Bid & Proposals alorreko burua.