Automozioak gero eta altzairu arinagoak eta seguruagoak eskatzeak erresistentzia handiko altzairu aurreratuak, AHSS direlakoak, garatzea ekarri du.
Gaur egun, AHSS altzairuen kontzeptu berriak garatzen ari dira, eta, horiei esker, orain arteko AHSSekin baino propietate mekaniko hobeak lortzen dira, eta, ondorioz, erresistentzia oso handiko osagaiak konforma daitezke hotzean.
Hirugarren belaunaldiko AHSS altzairuak dira, erresistentzia eta harikortasun handia emateko diseinatuak; aurreko belaunaldiko altzairuak ez bezala, hauek ez dira garestiak, eta ez dute fabrikazio- eta lotura-arazorik.
- AHSS altzairuen bilakaera nolakoa izan den erakutsiko dugu: hasi DP, TRIP edo 1. belaunaldiko altzairuekin, jarraitu TWIP edo 2. belaunaldikoekin eta AHSS edo 3. belaunaldikoetaraino, betiere arreta metalurgia fisikoan eta propietate mekanikoetan jarrita.
- Hirugarren belaunaldiko AHSS altzairuak garatzeko gaur egun dauden estrategia nagusiak deskribatuko ditugu, quenching & partitioningq (Q&P) erako altzairuak ardatz hartuta.
- Automozioaren sektorearen beharrei erantzuten dieten egungo ikerketa-ildo nagusiak aurkeztuko ditugu.
- Azalduko dugu Q&P altzairuak, higadurarekiko erresistentzia-propietate bikainei esker, beste sektore batzuetan aplika daitezkeela, hala nola makina-erremintan, nekazaritzan eta meatzaritzan.
- Q&P altzairuek ohiko altzairu tenplatu eta iraotuen aldean zer abantaila dituzten ere azalduko dugu.
EDUKIA
- Sarrera.
- AHSS altzairuen bilakaera.
- 3. belaunaldiko altzairuak diseinatzeko estrategiak: carbide free bainitic steels, medium Mn steels, quenching & partitioning steels.
- Quenching & partitioning: aplikazio-sektore berriak eta erronka berriak.
NORK EMATEN DUEN
- Maribel Arribas-Kimika Zientzietan lizentziaduna (EHU) eta Materialetan doktorea (Nafarroako Unibertsitatea).
NORENTZAT DEN
- AHSS altzairuen balio-kateko enpresa guztiak: siderurgia-enpresak (zeinak haien garapenaz eta fabrikazioaz arduratzen baitira) eta enpresa finalistak (zeinetan altzairu horiek erabiltzen eta aplikatzen baitira).
- Forjaketa-enpresak, estanpaziokoak, tratamendu-egileak eta osagaien eta ekipo-ondasunen fabrikatzaileak.
- I+Gko zuzendari eta arduradunak, kalitateko arduradunak, produktu-ingeniariak, laborategiko arduradunak...