31 BIEMH bueltan dator, asmo handieneko edizio gisa teknologian, soluzioetan, berrikuntza-proposamenetan eta erakusketa-espazioan
Aurreko edizioetan bezala, 31 BIEMHn izango gara. Indartuta itzuliko da azoka, 2022ko ekainaren 13tik 17ra, mundua gerarazi duen derrigorrezko etenaren ondoren.
Motibazio eta energia handiz antolatutako edizio honetan, mundu osoko erakusketari eta bisitariek merkataritza-harremanak egin ahal izango dituzte, eta sinergiak sortu eta negozio-aukera berriak garatuko dituzte.
More BIEMH than ever
Oraingoan, hauek dira BIEMHren erronkak: berrikuntza GEHIAGO, negozio GEHIAGO, teknologia GEHIAGO eta jasangarriAGO.
- TECNALIAren apustua da industriari soluzio adimendunak ematea, teknologiaren bidez aldaketa geroz eta azkarragoetara hurbilduz.
- TECNALIAn, enpresen mozkin eta gizartearen balio bihurtzen dugu ezagutza.
- Gure asmoa da mundu hobe bat eraikitzea, ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez, ikerketa arduratsua eginez, segurtasuna eta jasangarritasun ekonomikoa, lan-arlokoa eta ingurumenekoa irizpidetzat hartuta.
TECNALIAk BIEMHra gonbidatzen zaitu: 1. pabiloiko E11 erakustokia
- Bisitatu nahi bagaituzu, jarri gurekin harremanetan.
- Zuzenean eta doan sartu nahi baduzu erakusketa-eremura, sartu esteka honetan, eta deskargatu zure sarrera.
- Zatoz 1. pabiloiko E11 standera, eta industriarako gure berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dizkizugu.
Zain izango gaituzu!