Agenda

4.0 ekosistemetarako sortzen ari diren teknologien III. kongresua

Eguna

2019ko urriaren 1a - 2019ko urriaren 2a

Lekua

AECTA, FEMEVAL eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

Ordua

-

Prezioa

Doan

Sortzen ari diren teknologien foroaren hirugarren edizioa egingo da, 5G ekosistema nola garatzen ari den eta industrian zer ondorio dituen ikusteko. Horretarako, negozio konektatu berriak arrakastaz sortzeko gako nagusiak aztertuko dira.

Enpresariek eta zientzialariek Espainiako industria zer egoeratan dagoen eta 4. industria-iraultzara nola egokitzen ari den aztertzeko foro garrantzitsuenetako bat bihurtu da hau.

TECNALIA Foroaren babesle denez, han izango da, eta Agustín J. Sáenz Industria eta Garraioko zuzendariak hitzaldi bat emango du: Robotika aurreratua eta adimen artifiziala (eta kolektiboa) industriaren zerbitzura.  

Ez hutsik egin, eta hartu parte topaketa honetan, non, Meet the players lelopean, Espainiako eta nazioarteko punta-puntako enpresariak, ikerketa-zentroak eta erakundeak bilduko baitira.