Galdaketaren sektorearen eraldaketa digitalak zailtasun handiak gainditu behar ditu: fabrikazio-teknologia berrietako, kontrol- eta neurketa-teknologietako eta logistikako tresna digitalek sortzen duten datu-bolumen izugarria interpretatu beharra, adibidez. Informazio digital hori beharrezkoa da ekoizpen-ratioak handitzeko, energiaren erabilera optimizatzeko eta enpresak errentagarriagoak izateko.
Galdategietako langile teknikoei, prozesu-ingeniariei eta I+Gko ingeniariei zuzendua dago jardunaldia, eta galdaketaren sektorea eraldatzeko 4.0 soluzioak lantzen jarraitzeko da; izan ere, une honetan, erronka handiei ari zaie aurre egiten sektore hori.
Zure zain gaituzu!
PROGRAMA
Ordutegia | Gaia |
---|---|
09:00-9:30 | PARTE-HARTZAILEAK ERREGISTRATZEA |
09:30-09:45 | Ongietorria ► Marcial Alzaga, Galdatzaileen Elkarteen Espainiako Federazioa (FEAF) ► Alberto Abuin, Galdaketaren Alorreko zuzendaria, eta Mikel Niño, 4.0 Industriaren arduraduna (TECNALIA) |
09:45-10:05 | KEYNOTE |
10:05-11:15 | Urtzea eta materialak: erabakiak hartzeko zer behar eta soluzio dauden urtze-fasean eta materialetan ► Hizlaria: MATERIAL CONEXION |
11:15-11:50 | ATSEDENALDIA - KAFEA |
11:50-12:45 | Galdaketa-prozesuak:4.0 soluzio batzuen azterketa, zenbait azpiprozesuri konponbidea emateko, hala nola hauei: grabitatea hareazko moldean, HPDC, argizari galduzko galdaketa, etab., zenbait materialekin. ► Hizlaria: LORAMENDI |
13:00-14:15 | OTORDUA - LUNCHA |
14:15-15:15 | Kalitatea, efizientzia energetikoa eta ingurumena: produktuari egiten zaizkion kontroletan egin diren aurrerapenak, hala nola karbono-aztarna, energia-kontsumoa, hondakinak eta abar kontrolatzea. ► Hizlaria: UNE |
15:15-16:00 | Zibersegurtasuna, robotika: datuak hartzea, konfidentzialtasun handia, datuak babesteko segurtasun-sistemak eta akats handiak eragiten dituzten lan errepikakor eta monotonoak sinplifikatuz alderdi arriskutsuak hobetzeko robotika. ► Hizlaria:TECNALIA ► Hizlaria: ANJU |
16:00-16:30 | Jardunaldiaren amaiera eta ONDORIOAK |