Adimen artifizialaren erronkak eta aukerak nekazaritzako elikagaien sektorean
"5 al día" elkarteak XVI. jardunaldi profesionala antolatu du adimen artifizialak nekazaritzan eta elikaduran duen zeregina ardatz hartuta
Jardunaldian parte hartuko duten adituen artean, gure lankide Jone Echazarra arituko da, TECNALIAko Computer visioneko burua. Hitzaldian, AAk sektore honetan duen irismena ulertzeko gako diren puntu hauek jorratuko ditu:
- AAren eta azken urteotan izan duen bilakaeraren azalpen tekniko laburra. AA sortzailearen moduko mugarri nabarmenak azpimarratuko dira.
- AAren inguruan, zer da egia?
- AAren integrazioa industriaren munduan. Nola ari da gertatzen? Zer urrats egin beharko lituzke enpresa batek?
- Nekazaritzako elikagaien munduan AA darabilten proiektuen adibideak.
- Zer aurreikusten da AAn hemendik urte batzuetara? Zer aukera zabalduko dira nekazaritzako elikagaien sektorerako?
Hurbildu eta ezagutu nekazaritzako sektorearen etorkizuna!