Agenda

5G komunikazioak. Sarrera

Eguna

2020ko apirilaren 16a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Baldin eta 4.0 industria, definizioz industria konektatua bada, onartzen ari gara komunikazio-sistemek funtsezko zeregina dutela haren garapenean. Bereziki, haririk gabeko sistemek, askotan beharrezkoak baitira kable bidezko komunikazioen instalazio- eta mantentze-arazoak saihesteko.

Sistema industrialen konektibitate-baldintzak askotarikoak dira, 4.0 erabilera-kasuak bezala. Kasu askotan, aski dute gaur egungo komunikazio-sistemekin, baina beste batzuetan, guztiz garatzeko, bultzada bat behar dute komunikazioen ikuspegitik, eta ez dira guztiz garatuko hori gertatu arte.

Uste izatekoa da 5G izango dela kasu horietako askoren irtenbidea. Asko hitz egiten da industriari aplikatutako adimen artifizialari buruz, baina datuek eskuragarri egon behar dute, bai eta denbora errealean behar direnean ere.

Errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioez ere hitz egiten da, baina eduki horiek, askotan, pisu handia dute, eta transmititzeko moduko komunikazio-sareak behar ditugu. 5G teknologia, bere ezaugarri batzuei esker, disruptiboa izan daiteke eremu horietako batzuetan: mugikorretarako deskarga-abiadura handiagoa eskaintzen du, baina, horretaz gain, orain arteko komunikazio-sistemek ematen ez zituzten aukerak ere ematen ditu. Hona hemen zein entzuten diren gehiena: ibilgailu autonomoa, gauzen Interneteko gailuen konexio masiboa, sare pribatuak hedatzeko aukera…

NORK EMATEN DUEN 

  • Iñigo Arizaga Arcelus - IKTko teknologia-zuzendaria 

EDUKIA 

  • 5G-ren ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu, eta ikusiko dugu zerk bereizten duen beste teknologia zelular batzuetatik. 

NORENTZAT DEN 

  • 5G teknologia mugikorretako aurreko teknologietatik zertan desberdintzen den jakin nahi duen edonorentzat.
  • Haririk gabeko banda-zabaleran, latentzian, gailu sinpleen konexio masiboan edo barruko kokapenean eskakizun handiak dituzten eta oraindik bete ezin dituzten sistema industrialak garatzen dituztenak. 

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Webinarraren bezperan, izena emandako guztiei webinarrean zuzenean parte hartzeko bide-izena bidaliko diegu.