AA bidez gidatutako gailuak eta soluzio teknikoak aztertuko ditugu
The Walk On Project erakundeak WOP KonektAi saioa antolatu du Bilbon, adimen artifizialean eta osasunaren alorreko beste teknologia batzuetan zentratua; espero diren aukerak eta sortzen diren erronkak landuko dira.
Hauek dira ekitaldiaren helburuak:
- AAren eta beste teknologia batzuen goraldiak neurozientziari ekarri dizkion aukera batzuen mapa eguneratua sortzea.
- Tokiko ehunari bultzada bat ematea, pazienteentzako irtenbideak (aurrerapen zientifikoak, diagnostikorako tresna berriak, terapia berriak, soluzio tekniko berriak) ekar ditzaketen proiektuak sortzeko. Erakundeak iraunkortasunez eutsi nahi dio bultzada horri.
TECNALIAren parte-hartzea
Saioan Ander Ramos izango da; TECNALIAko osasun-ikertzailea da, eta neurozientzian aditua.
- Beste aditu batzuekin batera, AAk eta beste teknologia batzuek neurozientziaren eremuan dituzten aplikazioak aztertuko ditu.
- Zehazki, AA bidez gidatutako gailuez eta soluzio teknikoez arituko da Ramos.
Osasunari aplikatutako AAren aukerak
- Saio hori WOP KONEKTA Neurozientziari buruzko Nazioarteko Biltzarreko (Bilbo, ekainaren 6tik 8ra) jarduera paraleloetako bat izango da.
- Ekainaren 5erako Dibulgazio-jardunaldi bat antolatu da, publiko guztiei zuzendua: terapia berriek medikuntzara ekarriko dituzten aukera izugarriei buruz arituko dira goi-mailako bi mediku eta neurozientzialari, eta adimen artifiziala eta beste teknologia batzuk osasungintzara ekartzen ari diren aukera ugariez ere hitz egingo dute.