AEROSPACE & DEFENSE MEETINGS: industria aeroespazialaren eta defentsakoaren nazioarteko negozio-topaketa
Abiazioak eragin zuzena du munduko ekonomiaren hazkundean, sektore lehiakorra, berritzailea eta dinamikoa baita. Kanpoko baldintzatzaileek bultzatzen dute, eta, hori hala den heinean, sektore sentikorrenetako bat da kanpo-aldaketekiko. Egunez egun ingurune aldakorrei aurre egin beharren poderioz, sektore lehiakorrenen, berritzaileenen eta dinamikoenen artean ageri da abiazioa, eta, horrexegatik, egokitzeko eta gainditzeko gaitasun handienetakoa dutenetako bat da.
Gainera, aireko mugikortasuna errotik ari da eraldatzen gaur egun. Eraldaketa horiek guztiek iraultza ekarriko dute sektorera eta, bide horretan, belaunaldi berriko aeronautika ari da sortzen.
TECNALIA eta aeronautikaren sektorerako teknologia berritzaileak
Ezagutza sakona dugu hainbat alorretan, hala nola material eta prozesuetan, fabrikazio aurreratuan, ingeniaritza mekaniko, elektriko eta elektronikoan, robotikan eta IKTetan. Horrekin batera, esperientzia luzea dugu sistemen soluzio espezifikoak edo soluzio pertsonalizatuak garatzen, betiere gure bezeroekin lankidetzan. Parte-hartzaileen eskura ipiniko dugu jakintza hori guztia, Sevillan egingo den Aerospace & Defense Meetings industria aeroespazialaren eta defentsakoaren nazioarteko negozio-topaketan.
- Hizpide izango ditugu, besteak beste, integrazio-maila handiko osagai arinen fabrikazioa, prestazio handiko material funtzionalak eta sektorea digitalizatzeko soluzioak. Helburua aireko mugikortasun jasangarria eta adimenduna lortzea da, karbono- eta ingurumen-aztarnarik gabea.
Zatoz Sevillako Aerospace & Defense Meeting topaketara, eta ezagutu bertatik bertara industria aeroespazialera eta defentsakora bideratutako gure garapen teknologikoak.