Agenda

Adimen artifizial sortzailearen erronkak eta aukerak

 IA_generativa_Tecnalia

Eguna

2023ko azaroaren 9a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 1:30 pm

Prezioa

Doan

Hypeaz haratago: adimen artifizial sortzailearen erronkak eta aukerak

Duela urtebete eskas, ChatGPT indarrez sartu zen teknologia-panoraman, eta erabat aldatu zuen gizakien eta makinen arteko interakzio-modua, baita adimen artifizial sortzailearen bidez sortzeko modua ere. Harrezkero, teknologia horrek enpresa-unibertsoa zeharkatzen duen marea eraldatzaile bat sortu du, eta hainbat sektoretako berrikuntza- eta negozio-estrategietan integratu da.

Webinarraren antolatzailea AI4ES da, datuan oinarritutako teknologia gaitzaileen bikaintasun-sarea, eta korronte berritzaile hori aztertu eta horretan sakondu nahi du, gogoberotasunaz eta moda iragankorrez haratago. Aldi labur baina bizi honetan enpresetan sortzen ari diren erronka, aukera eta, batez ere, aplikazio praktikoen artean nabigatzeko proposamena.

  • Jardunaldian zehar, adimen artifizial sortzaileak gaur egun duen eragina, eta izan dezakeena, aztertuko ditugu ikuspegi teknologikotik, haren ondorio legal eta etikoak alde batera utzi gabe.
  • Halaber, AI4ES bikaintasun-sareak garatutako aplikazio errealen eta esperimentuen adibideetan murgilduko gara, enpresan erabilera-kasuak eraginkortasunez ezartzean sortzen diren erronkei aurre egiteko garatzen ari diren gaitasunak erakusteko.

Etorkizunean, enpresek eskain ditzaketen esperientziak sortu, berritu eta pertsonalizatzeko bazkide estrategiko bihurtzeko tresna bat baino gehiago izango da adimen artifizial sortzailea.

Zain izango gaituzu azaroaren 9an!

*Saioa bukatutakoan, dinamika bat egingo da enpresekin (gonbidapenarekin), adimen artifizial sortzailearen I+G+Bko lankidetza-aukerak hautemateko. 

Online

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:10 am

Ongietorria. Jardunaldiaren eta AI4ES webinarraren aurkezpena

10:10 am - 10:45 am

Keynote

Alberto Pinedo, National Technology Officer at Microsoft

10:45 am - 11:20 am

Adimen artifizial sortzailearen legezko alderdiak

José Manuel Muñoz, ADEQUA CORPORACIÓNeko bazkide zuzendaria.

11:20 am - 11:45 am

Erabilera-kasu nabarmenak

AI4ES bikaintasun-sarea. CTIC, EURECAT, TECNALIA, ITI.

11:45 am - 1:30 pm

Tokiko dinamika, interesa duten enpresekin (gonbidapenarekin)