Mugikortasun efizienteagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa lortzeko irtenbide teknologikoak
Webinar honetan, adimen artifizialak (AA) mugikortasuna, garraioa eta logistika hobetzen laguntzen duen kasu batzuk aztertuko ditugu. Izan ere, teknologia horren bidez, soluzioak aurkitu daitezke mugikortasuna efizienteagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa izan dadin.
AAren iraultza mugikortasunean
Azken urteotan, zenbait faktorek bultzatu dute teknika horien erabilera; batetik, gure bizitzako esparru guztietan konektibitatean izan diren aurrerapen handiek, eta, bestetik, AAren iraultza sakon batek.
- Sarrera labur batekin hasiko gara, AAko soluzio baten alderdi garrantzitsuenetako batzuk nabarmentzeko.
- Sailkapen posible bat ikusiko dugu, ebatzi nahi diren helburuen araberakoa.
- Ekitaldiaren zati nagusian, AAk eragin nabarmena duen kasu ugari aurkeztuko dira.
Webinarra Raquel Molinerok emango du. Telekomunikazioetako ingeniaria da, eta sare elektrikoen digitalizazioan esperientzia du. Gaur egun, ibilgailu-flotak eta ibilgailu-ibilbideak optimizatzeko soluzioak inplementatzen aritzen da.