Udako ikastaroa: adimen artifiziala mugikortasunean
Adimen artifiziala mugikortasuna eraldatzen ari da; adibidez, mugikortasunaren alderdi hauek: gidatze autonomoa, ibilbideen optimizazioa eta trafikoaren kudeaketa. Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak EHUrekin eta MUBILekin lankidetzan antolatu dituen udako ikastaroetako bat da trebakuntza hau.
- Mugikortasunaren alorrean interesa pizten duten gaiak landuko dira.
- Helburua da mugikortasunaren alorrean AA erabiltzeak izan ditzakeen ondorioei eta ekar ditzakeen aukerei buruzko ikuspegi orokor bat ematea.
- Ikuspegi orokor baten bidez azalduko da AAk nola birdefinitzen duen mugikortasuna eta zer erronka eta aukera dakartzan.
Gidatze autonomoa, mugikortasunaren kudeaketa eta zibersegurtasuna
Hiru gai nagusi landuko ditugu: gidatze autonomoa, mugikortasunaren kudeaketa eta zibersegurtasuna mugikortasunean aplikatutako AAren testuinguruan.
- Zibersegurtasunaren atalean, Óscar Lage lankidea, alor horretako aditua, gidari izango dugu konputazio seguruaren munduan.
- Ikusiko dugu funtsezko zeregina duela adimen artifizialaren garaian, datuen subiranotasuna eta konfidentzialtasuna babesteko.
- Zenbait teknika aurreratu izango ditugu hizketagai, hala nola kriptografia homomorfikoa, eta aztertuko dugu nola aplika daitezkeen AAko algoritmoak ustiatzean segurtasuna bermatzeko.
Ikastaroaren xede-publikoa
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitateaz kanpoko ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak