Industria adimenduna industria-lehiakortasuna bultzatzeko elkartzen da
Advanced Factories industria-liderren urteroko topaketa da. Urterik urte, hitzordu horrek automatizazio industrialeko, robotikako, makina-erremintako eta manufakturazio digitaleko enpresa berritzaileenak biltzen ditu. Topaketaren helburua da negozio-eredu eta ekoizpen-prozesu berrien bidez eta 4.0 industria ezarriz industria-lehiakortasuna zer teknologiak bultzatzen duten aztertzea.
Biltzar honetako Global Partner garenez, gure adituek industria adimendunera bideratutako ezagutza teknologikoa partekatuko dute.
Hitzaldiak
- Diego Galar Pascual doktorea, TECNALIAko Mantentze eta Fidagarritasuneko ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia, eta Condition Monitoringeko katedraduna LTUko (Luleåko Unibertsitate Teknologikoa) Eragiketen eta Mantentze-lanen Ingeniaritza unitatean.
- Hilaren 29a: Etorkizuneko makinak. Ekipoen arteko interakzioa eta hutsegiteari aurrea hartzea, SIEMENS eta GLADTOLINKekin batera.
- Hilaren 30a: Ekipo aurreratuak eta tradizionalak elkarrekin konektatuta bizitzea, GRUPO ÁLAVA eta BOSCH REXROTHekin batera.
- Óscar Lage Serrano, TECNALIAko zibersegurtasunaren eta bloke-kateen arduraduna
- Keynote speaker gisa, Industria-serbitizazioa eta datuaren ekonomia: zergatik da garrantzitsua niretzat aurkeztuko du; nola eraldatzen dituzten teknologia disruptiboetan izan diren azken aurrerapenek (hala nola bloke-kateak privacy-preserving computing eta datuak trukatzeko plataformak) industriako harreman-ereduak, eta nola monetizatu gure jarduera.
- Iñigo Lazcanotegui, TECNALIAko Smart Systemseko proiektu-kudeatzaileaXXX
- Gailu adimendunak eta sentsore aurreratuak, 4.0 industriara migratzeko aliatu handiak erabilera-kasu errealekin.XXX
Business pass
- Etorri nahi baduzu, Advanced Factories 2022 bisitatzeko BUSINESS PASS bat emango dizugu.
- Horretaz gainera, industriaren lehiakortasuna bultzatzen laguntzen duten gure gaitasun teknologikoen berri jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.