Advanced Factories: 4.0 industriaren arloko Europako biltzarrik handiena
Oraingo edizio honetan, “Integrating Automation Systems” lelopean, Advanced Factoriesek agerian utziko du beharrezkoa dela automatizazio- eta robotika-sistemak integratzen jardutea eta gure ekipoak, sentsoreak, hardwarea, softwarea eta ekoizpen-prozesu guztiak elkarrekin konektatzea.
Nazioarteko lehen mailako zenbait adituk beren esperientzia industrialak partekatuko dituzte, eta aztertuko dute zer eragin duten zenbait teknologiak (hala nola adimen artifiziala, zibersegurtasuna, cloud industriala eta biki digitala), eta industria-sektoreko joerak eta aplikazioak ezagutaraziko dituzte.
Ekitaldiaren Global Partner den aldetik, TECNALIAk presentzia aktiboa izango du Industry 4.0 Congress-eko zenbait saiotan.
- "Automatizazio adimenduna: punta-puntakotik ETEra" saioan, Agustín J. Sáenz Estrategia, Merkatu eta Teknologiako zuzendariak aztertuko du nola ari den funtsezko tresna bihurtzen automatizazio adimenduna industriako ETEen hazkunderako eta lehiakortasunerako. Saio horretan, enpresa txiki eta ertainek eskura dituzten teknologia emergenteak aztertuko dira, eta Robotnik Automation, Kuka, Aritex eta AER Automation enpresekin batera arrakasta izan duten kasuak eta estrategia praktikoak nabarmenduko dira.
- Smart Industry-ko proiektu-zuzendari Asier Alonsok "Elikagaien segurtasuna 4.0 industriaren aroan: gardentasunerako eta trazabilitaterako teknologiak eta soluzioak" hitzaldian hartuko du parte, IFMrekin batera, erakusteko nola inplementatzen ari diren teknologia emergenteak (hala nola IoT edo gauzen Internet, bloke-kateak, big data eta adimen artifiziala) elikagaien ekoizpenean trazabilitatea eta gardentasuna bermatzeko. Saio horretan, segurtasun-, kalitate- eta trazabilitate-estandarrak hobetzen dituzten kasu praktikoak eta soluzio berritzaileak aztertuko dira.
- Urko EsnaolaRobotikako proiektu-zuzendariak "Adimen artifiziala eta fabrikazio autonomoa" saioan hartuko du parte, T-systems-ekin eta Schumpit-ekin batera. Adimen artifiziala eta ikaskuntza automatikoa fabrikazio autonomoa nola gaitzen ari diren aztertuko dute, fabrikazio autonomoaren barnean egonik ekoizpen-lerroan erabaki autonomoak hartzea eta hornidura-katea eta produktuen kalitatea optimizatzea.
Aurreko edizioetan bezala, TECNALIAk izena emango dio Factories of the Future Awards 2024 sarietako bati, "Industria-instalazioaren eraldaketa digitaleko lidergoa" kategorian. Sari hori digitalizazioa eta 4.0 teknologiak erabiliz prozesuak eraldatu dituzten enpresak aintzatesteko ematen da.
Business pass
- TECNALIAk Business Pass gonbidapenak ditu. Oraindik ez baduzu zurea, eskatu Advanced Factories azokako Business Pass gonbidapena.