Advanced Factories industria-liderren urteroko topaketa da. Urterik urte, hitzordu horrek automatizazio industrialeko, robotikako, makina-erremintako eta manufakturazio digitaleko enpresa berritzaileenak biltzen ditu.
Topaketaren helburua da negozio-eredu eta ekoizpen-prozesu berrien bidez eta 4.0 industria ezarriz industria-lehiakortasuna zer teknologiak bultzatzen duten aztertzea.
Biltzar honetako Global Partner garenez, gure adituek industria adimendunera bideratutako ezagutza teknologikoa partekatuko dute.
ADITUAK
- Susana Pérez, Factory Learning Team Leader, Keynote speaker gisa: aktiborik garrantzitsuena, hau da, giza taldea, kudeatzeari buruz hitz egingo du, eta, halaber, mintzagai izango ditu enpresaren buru izateko sendotasunaren eta malgutasunaren artean oreka lortzeko dauden erronkak, hau da, prozesu gero eta askotarikoagoak eta sofistikatuagoak.
- Jone Echazarra, Computer Visioneko taldearen arduraduna: industriari aplikatutako ikusmen artifizialeko teknologiak aztertuko ditu.
- Mikel Sánchez, Smart Systems arloko zuzendaria: kalitateak eta adimen artifizialak industriako lehiakortasun-tresna gisa duten garrantzian sakonduko du.
BUSINESS PASS
- Etorri nahi baduzu, Advanced Factories 2021 bisitatzeko BUSINESS PASS bat emango dizugu.