Agenda

Advanced manufacturing Madrid: eraldaketa digitala

Eguna

2022ko urriaren 19a - 2022ko urriaren 20a

Lekua

IFEMA, Madril

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

Prezioa

Doan

Eraldaketa industrialaren etorkizuna

MetalMadrid, Composites Madrid y Robomática Madrid 2022 industria aurreratu eta adimendunari eskainitako azoka bat da. 38.400 m2-ko azalera izango du, eta 600 enpresa erakusketari eta 15.000 profesional baino gehiago elkartuko ditu IFEMAk Madrilen duen erakustazokan.

Material konposatuei eta haien aplikazioei buruz Espainian egiten den ekitaldi bakarra da. Bi egunetan, gaurko eta biharko industriarentzako azken aurrerapenak eta berrikuntzak aurkeztuko dira, % 100 profesionala izango den topaketa bakar batean.

Industria malgua eta adimenduna aurkeztuko dugu

Eskatutako produktu-aldaeren kopuruak izan duen handitzera askoz hobeto moldatzen diren eta askoz konfiguragarriagoak diren ekoizpen-sistemen beharrari erantzuteko, “ekoizpen arina” eta “industria malgua” kontzeptuak erakutsiko dizkizugu, zeinak azken Makina-erremintaren bienalean aurkeztu baikenituen.

  • Jon Oñativia gure lankideak, TECNALIAko Head of Flexible Manufacturing Robotic kargua duenak, automatizatuagoa eta malguagoa, konektatuagoa eta adimendunagoa, sozialagoa eta ekojasangarriagoa, eta serbitizatuagoa eta hedatuagoa den industria baten barrunbeetan murgilduko gaitu 45 minutuko ibilaldi batean.
  • Urriaren 19an izango da, 11:00etatik 11:45era, 6. pabiloiko Advanced Manufacturing aretoan, zeina TECNALIAk babestuko baitu.

Etorri nahi baduzu, gonbidatuta zaude

Eskuratu doako gonbidapen bat esteka honen bidez, bete formularioa eta, nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, industria-enpresa berriari begira zure erakundeak zer egin dezakeen sakon ezagutzeko.

IFEMA, Madril

Deskargatu zure gonbita!