Agenda

Airspace Integration Week 2023: berrikuntza hegaldien doitasunean

Flying Robots Lab TECNALIA

Eguna

2023ko irailaren 25a - 2023ko irailaren 28a

Lekua

IFEMA- Madril

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

Prezioa

Doan

Irailaren 25etik 28ra, IFEMA Madril eta Cuatro Vientos aerodromoa izango dira Airspace Integration Week 2023ko aire- eta espazio-kudeaketaren berrikuntzaren epizentroa.

Airspace Integration Week 2023k ATM, UTM eta STM sektoreak bilduko ditu, baita lankidetza zibil-militarra sustatu ere.

Deialdi honetan, enpresa eta erregulatzaile nagusiek aukera izango dute networking-espazio batean harremanak ezartzeko. Lau auditoriotan nazioarteko zenbait aditu bilduko dira; besteak beste, Europar Batasuneko ordezkariak, NATOkoak, AEBko Indar Armatuetakoak, Eurocontrolekoak, NASAkoak eta aire-segurtasuneko agentzia nazionaletakoak.

Cuatro Vientos aerodromoan irailaren 27 eta 28rako programatutako hegaldi-erakustaldia esperientzia paregabea izango da. Izan ere, tripulatutako eta tripulaziorik gabeko aireontzien arteko bizikidetza segurua ikusi ahalko da, espazioko eragile garrantzitsuen parte-hartzearekin.

Hirietako airetiko mugikortasuna

Abiazioko berrikuntza, adimen artifizialaren erabilera eta autonomiaranzko aurrerapenak nabarmenduko dira ekitaldi honetan. Horrez gain, hirietako airetiko mugikortasuna aztertuko da, bai eta nola eragiten duen ere logistikan eta nekazaritzan, besteak beste, gero eta koordinazio zibil-militar handiagoa aztertzeaz gainera. Eta TECNALIAko Jose Ramón Garcíak eta Imanol Iriartek hartuko dute parte, “Precision in the skies: Innovation in aerial mobility and robotics” hitzaldiarekin.

Ekuazioan espazioa integratzeak zeru global digitalerantz aurrera egitea ekarriko du. Gainera, proiektu garrantzitsuak sarituko dira, eta Drone Film Festival zirraragarri bat eta Drone Light Show ikusgarri bat ere izango dira ekitaldia ixteko.

Ez galdu zeruaren eta espazioaren etorkizuna ikusteko aukera hau!

Erregistratu hemen

Deskargatu programa