Ekitaldi hau aldakortasunaren kudeaketan, sistema konfiguragarrien garapenean eta produktu-lerroetan interesa duten gaztelaniaren eremuko ikerlari, profesional eta erakundeen arteko topagune bat da.
Topagunearen helburu nagusiak
- Produktu-lerroen, aldakortasunaren eta sistema oso konfiguragarrien inguruan diharduten ikerketa-taldeen eta enpresen arteko lankidetza sustatzea
- Arlo horretan dagoen ezagutza metatzea, eta egungo erronkak identifikatzea
- Industriaren eta akademiaren arteko sinergiak sustatzea, topaketaren esparruan
Zer lor dezakezu?
- Ikerketa-taldeak ezagutzea, eta haien inguruko informazioa jasotzea: zer lan egiten duten, gaur egun zer ikerketa-ildo dituzten (orokorrak eta/edo zehazki ikasleenak edo, oro har, ikertzaileenak), datu-multzoak eta erabilgarri dauden tresnak, etab.
- Gure inguruko enpresen indarguneak eta premiak ezagutzea.
- Lankidetza: ikerketa-agenda bat ezartzea; proiektuak, baterako argitalpenak, etab.
- Ikerketa-zentroek industriaren premietatik gertu dauden ekarpenak egitea.
Nola dago egituratuta topaketa?
- 15 minutuko 16 aurkezpen egingo dira (10 minutuko aurkezpena eta 5 minutu galderetarako eta eztabaidarako). Eztabaida orokorrerako denbora.
- 15 minutuko atsedenaldia
- Aurkezpenei eta programari buruzko informazioa
Izen-ematea
Eman izena doan “Aldakortasunaren topaketa webgunearen bidez”