2020ko urriaren 6tik 9ra, TECNALIA berriro izango da ALIMENTARIA - FOODTECH azokan. Aurten ere nazioarteko negozio-zentro bihurtuko da makinen, teknologiaren eta osagaien industriako profesional guztientzat. Ezinbesteko hitzordua da sektoreko berrikuntzen, azken joeren eta nazioartekotzearen berri izateko.
TECNALIAk zintzo betetzen du elikagaien sektorearekin duen konpromisoa, eta, osagai eta elikagai osasuntsuak garatuz, enpresen negozioa handitzen eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten soluzioak garatzen jarraitzeko asmoa du.
Aukera-egoera berri bat aurkeztuko dugu: osagai naturalen alorrean, elikagaien kalitatea eta nutrizio-balioa areagotzeko aktibo berritzaileak eta garapen teknologikoak balia daitezke, eta, hala, haien balio-bizitza luzatu eta nahi ez diren konposatuen presentzia txikitu.
Laburbilduz, berrikuntzen eta joeren erakusleiho bat da azoka, eta elikagaigintzaren sektorearen oraingo eta etorkizuneko erronkak eta gakoak erakutsiko dira han.