Agenda

Alimentaria FoodTech 2023: hitzordua elikagaien industriarekin

Alimentaria-Foodtech-2023-nueva-cita-sector-Tecnalia

Eguna

2023ko irailaren 26a - 2023ko irailaren 29a

Lekua

Av. Joan Carles I, 64 – 08908 L’Hospitalet de Llobregat

Ordua

-

Elikagai-industriaren ekoizpen-joerak eta premia teknologikoak aurkeztuko ditu FoodTech 2023k

Alimentaria FoodTech topaketaren edizio berria eta beste hitzordu bat sektorearekin: aurten ere, elikagaien eta edarien ekoizpen- eta kontserbazio-kate osoa elkartuko da Bartzelonan.

Berriro ere parte hartuko du TECNALIAk nazioarteko azoka honetan, zeina makineria, teknologia eta osagaien industriako profesionalentzako negozio-gune bat baita. Ezinbesteko hitzordua da sektoreko berrikuntzen, azken joeren eta nazioartekotzearen berri izateko.

TECNALIAk zintzo betetzen du elikagaien sektorearekin duen konpromisoa, eta, osagai eta elikagai osasuntsuak garatuz, enpresen negozioa handitzen eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten soluzioak garatzen jarraitzeko asmoa du.

Osagai naturalen arloko aktiboak eta garapen teknologikoak

Alimentaria FoodTech 2023 topaketan, osagai naturalen alorreko aktibo berritzaileak eta garapen teknologikoak aurkeztuko ditugu elikagaien kalitatea eta nutrizio-balioa areagotzeko; haien bidez, elikagaien balio-bizitza luzatu eta nahi ez diren konposatuen presentzia txikitu ahal izango da.

Sektorearekiko hitzordu horrek industriaren berrikuntzak erakutsiko ditu, eta sektoreko enpresa garrantzitsuenen, ETE-en, nazioarteko erakusketarien eta bisitarien, sektoreko elkarteen, zentro teknologikoen eta erakundeen berrikuntzarako topagunea izango da.

Berrikuntzen eta joeren erakusleiho bat da, eta sektorearen oraingo eta etorkizuneko erronkak eta gakoak partekatzeko topagune bat.

Azokaren webgunean eskuragarri dago jarduera-programa

Gran Via esparrua, Fira de Barcelona

Erosi zure sarrera!