Altzairu babesgabea atmosferaren eraginpean, uretan edo lurrean dagoenean, korrosio-fenomenoen mende dago, eta korrosioak kalte larriak eragiten ditu. Altzairuzko egiturak era askotara babesten dira, korrosioak eragiten dituen propietate-galerak saihesteko eta, hala, egitura horien balio-bizitza luzatzeko.
Une honetan, halako egoeratan, arau hau aplikatzen da, nagusiki: ISO 12944 Pinturak eta bernizak – Pinturazko babes-sistemen bidez altzairuzko egiturak korrosioaren aurka babestea. Arau hori 2018. urtean berrikusi zen, eta atal bat erantsi zitzaion, berariaz itsaso zabaleko egiturei buruzkoa.
EDUKIA:
- Inguruneari dagokion erabilera egokiaren arabera altzairuzko egiturak babesteko metodo egokiena nola aukeratzen den ikusiko dugu.
- Pintura-sistemen konposizioa zehazteko saiakuntzak, iraunkortasuna ebaluatzeko laborategiko saiakuntzak eta emaitzak ebaluatzeko irizpideak azalduko ditugu.
- Itsaso zabaleko egiturak eta haiekin erlazionatutako elementuak babesteko pintura-sistemei buruz hitz egingo dugu. Egitura horiek, normalean, CX (offshore) korrosio-kategoriako eta Im4 murgiltze-kategoriako inguruneetan egoten dira.
NORENTZAT DEN:
- Osagai-fabrikatzaileak.
- Petrolioaren eta gasaren industria.
- Industria kimikoa eta petrokimikoa.
- Energiaren sektoreko osagaiak eta ekipoak fabrikatzen dituztenak, bereziki itsaso zabaleko energia berriztagarrietan erabiltzen direnak.
- Estalduren (pinturen) fabrikatzaileak.
- Eraikuntzako produktuen fabrikatzaileak.
- Egurats zabalean, uretan murgilduta edo lurrean egon behar duten altzairuzko egiturak edo pinturak fabrikatzen dituzten enpresak.
NORK EMATEN DUEN:
- Raúl Caracena -Muturreko Egoeretarako Materialen arduraduna, Energia eta Ingurumena sailean.
- Arantxa Pérez - Eraikuntza-materialen laborategiko teknikaria, Lab Servicesen.