Agenda

Aro berria ingeniaritzako osagaien diseinuan

New_Component_design

Eguna

2024ko otsailaren 29a

Lekua

Onlineko webinarra

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Fabrikazio-metodoetan egindako aurrerapenek eta potentzia konputazionala handitzeak aukera-sorta zabala ireki dute ingeniaritzako osagaien diseinuan

Ikuspegi moderno hori metodo tradizionalari gailentzen zaio. Hura, batez ere, diseinatzailearen esperientziaren eta prozesu iteratibo baten araberakoa zen, eta diseinuan, simulazioan eta prototipoetan oinarritzen zen.

Diseinuaren ikuspegi berriek faktore ugari hartzen dituzte kontuan, lehenengo fasetik hasita, iterazioen beharra minimizatzeko eta osagai efizienteagoak eta jasangarriagoak sortzeko.

Hauek dira, besteak beste:

  • Osagaiaren betekizun operazionalak: behar funtzionaletan ezarritako ikuspegi espezifiko batekin diseinatzea.
  • Geometriaren fabrikagarritasuna: kontuan hartzea diseinatutako formek ekoizgarriak izan behar dutela.
  • Zehaztapenetan oinarritutako materialak hautatzea: errendimendu- eta jasangarritasun-betekizunak betetzen dituzten materialak hautatzea.
  • Kostua: produkzio- eta mantentze-kostuak ebaluatzea eta optimizatzea.
  • Bizi-amaierako azterketa: produktuaren bizi-ziklo osoa planifikatzea, barne hartuta desmuntatzea eta birziklatzea.
  • Ingurunera egokitzeko gaitasuna: ingurune operatibora era efizientean egokituko diren diseinuak sortzea.

Aukerak: abantailak eta aplikazioak

Diseinu-metodo horiek erabilita, produktuak funtzionaltasunera bideratzen dira; hala, murriztu egiten dira haien pisua eta muntaia batean beharrezkoa den zati-kopurua, eta, aldi berean, haien propietate fisikoak hobetzen dira. Materialak ad-hoc erabiltzen dira mugako baldintzetarako, eta birziklagarritasuna gogoan izanda. Fabrikazio-akatsak gutxitzen dira eta ekoizpen-kostua murrizten.

Inplementazio eraginkorrerako erronkak eta soluzioak

Aurrerapen horiek gorabehera, erronka esanguratsuak sortzen dira ikuspegi horiek ingeniaritzaren praktikan eraginkortasunez integratzeko.

  • konputazio-tresna aurreratuen beharra
  • diseinatzaileak metodo berrietan trebatzea
  • fabrikazio-metodo aurreratuak demokratizatzea
  • eta kostuaren eta funtzionaltasunaren arteko oreka

Hizlaria

Online

Hartu lekua!