Agenda

Ate irekien eguna, kultura- eta sorkuntza-industrientzat

Eguna

2018ko martxoaren 7a - 2018ko apirilaren 12a

Lekua

MARTXOAK 7, Albert Einstein kalea 28 Miñao, ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEA - MARTXOAK 14, Geldo kalea, 700 eraikina, T4. Derio, BIZKAIKO TEKNOLOGIA PARKEA - APIRILAK 12, Albert Einstein kalea 28 Miñao, ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEA

Ordua

-

Prezioa

Doan

TECNALIAk Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailarekin batera lan egin du KSI Berritzaile programan, zeina Euskadiko kultura- eta sorkuntza-industrien esparruan dauden enpresei zuzendua baita eta zentro teknologikoetatik sorkuntza- eta kultura-enpresetara teknologia transferitzea baitu helburu, hartara merkatu globalagoetarako asmatutako produktu eta zerbitzu berritzaileak konfiguratzeko eta sinergiak eta aukeragune berriak sortzeko. Ardatz hauek dira oinarri: 

  • 1. ardatza. Berrikuntza eta teknologiaren transferentzia
  • 2. ardatza. Antolakuntza-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntza
  • 3. ardatza. Enpresak finantza-alorrean gaitzea 

Kultura- eta sorkuntza-enpresei dei egiten die TECNALIAk ate irekien jardunaldi honetan parte har dezaten, gure ahalmenen berri emateko eta 2018ko KSI Berritzaile programakoak izan daitezkeen ideiak garatzeko.

Zatoz!