Atlas Teknologikoak Collaborate Velocity Zaragoza ekitaldia egingo du
TECNALIA premium babesleak parte-hartze aktiboa izango du. Unai Antero gure lankideak "Adimena eta konektagarritasuna everywhere" hitzaldia emango du, eta gai hauek jorratuko ditu:
- AA sortzailea eta robotika nola ari diren eraldatzen sistema industrialak sortzeko, erabiltzeko eta hobetzeko modua.
- Gizakien eta makinen arteko lankidetza estua, eta nola ari den azeleratzen garapen-abiadura.
- Soluzio adimendunagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak sortzeko teknologien aprobetxamendua.
Ez galdu aukera, eta hartu parte 4.0 industriaren ekosistemaren hurrengo topaketan.
Lehenago berritzea erabakigarriagoa izan daiteke hobeto berritzea baino
Bere beharrak gero eta azkarrago asetzea eskatzen duen merkatu batean, erakunde baten etorkizunerako gakoa izan daiteke teknologia egokiaz azkar eta produkzio-prozesuak eskatzen duen eran hornitzea. Baina ez da nahikoa.
Erakundearen egiturak egokitu behar dira; taldeei formakuntza eman eta gure bezero eta hornitzaileekin ekosistema erresilienteak eta malguak eratzen lagundu, sektore publikoarekin lankidetzan, hura ere bere eragiketak eraldatzera behartuta baitago.