Trantsizio energetikoaren erronkak aukera bihurtzea, Smart Energy Congress 2024an
Smart Energy Congress urteroko erreferentziazko biltzarra da; garapenerako eta aurrerapenerako funtsezko elementuak batzen ditu: teknologia, digitalizazioa eta berrikuntza.
- EnerTICek proposatutako erronka bikoitzari helduko dio: trantsizio energetikoa eta lehiakortasuna hobetzeko beharra.
- Egoera horretan funtsezko zeregina izango dute IKTek, Twin Transition, Digital Twins, Net Zero eta antzeko beste paradigma batzuekin.
Ekitaldiaren 12. edizioa IFEMAren Centro de Convenciones Norten egingo da (Madril), "Twin Transition (trantsizio ekologiko eta digitala): oraina digitalizatzen, etorkizun jasangarriago bat lortzeko" izenburupean.
Egokitzeko beharra
- Merkatuak, inbertitzaileek eta gobernuek gero eta soluzio jasangarriagoak eskatzen dituzte; energia-kostuak optimizatzeko beharra dago, eta erregulazio berriak agertzen dira. Horrek guztiak jasangarritasunaren paradigma berri bat adierazten du, Europak 2030erako ezarritako jomuga eta helburuetarantz doana.
- Digitalizazioa eta soluzio teknologiko berritzaileak funtsezkoak dira energia-efizientzia hobetzen jarraitzeko eta funtsezko sektore horien “Twin Transition” edo trantsizio ekologiko eta digitalean aurrera egiteko.
Ekitaldiaren helburuak
Jasangarritasunaren testuinguru berri horren protagonista nagusiak elkartuko ditu ekimenak. Helburu hauek ditu topaketak:
- Ikuspegia, estrategiak, esperientziak, jardunbide egokiak eta kasu arrakastatsuak partekatzea.
- Lankidetzarako aukerak identifikatzea eta aliantzak ezartzea.
- Ezagutza eta teknologia berriak zabaltzen laguntzea.
- Jasangarritasunarekin eta energia-efizientziarekin konprometitutako marka gisa posizionatzea.
TECNALIAk, erakunde laguntzailea baikara, Smart Energy Congress 2024 biltzarrean parte hartzera gonbidatzen zaitu, non trantsizio energetiko eta digitaleko eragileak elkartuko baitira.