Agenda

Aurkezpena. Innovation Platform: ISSS Sustainable Sea and Ocean Solutions

Presentación de “Innovation Platform: ISSS Sustainable Sea and Ocean Solutions"

Eguna

2021ko irailaren 23a

Lekua

Ordua

10:00 am - 3:00 pm

Prezioa

Doan

Jardunaldi honetan, “Itsasoetarako eta ozeanoetarako soluzio jasangarriak – Ekonomia urdin baterako teknologia adimendunak” izeneko ekimena aurkeztuko dugu, zeina ingelesezko izenaren siglez ezagutzen baita: ISSS – Innovation Platform Sustainable Sea and Ocean Solutions – Intelligent Technologies for the Blue Economy.

Fraunhofer, SINTEF, VTT, RISE, TNO, TECNALIA, +Atlantic CoLAB eta AZTI erakundeek gure ozeanoak ardura handiagoz erabiltzeko konpromisoa hartu dute ekimen honen bidez, teknologia berriez baliatuz haien potentziala aprobetxatzeko, itsas sektoreetan balioa eta enplegua sortzeko, eta Europako industriaren lidergoa bermatzeko.

ISSSk itsaspeko robotikaren eta automatizazioaren alorreko berrikuntza eta aplikazio teknologikoak sustatuko ditu; itsaspeko sentsore eta eragingailuak; materialak; eta komunikazioa eta digitalizazioa. Horiek erabilera industrialetara bizkor transferitzea du helburu, hiru aplikazio-eremu nagusietan: akuikultura, ozeanoen garbiketa eta deskontaminazioa, eta itsasotik energia eta lehengaiak lortzea.

Informazio gehiago

Ekitaldi hau EMD in my Country ekitaldi bat da, eta aurtengo maiatzaren 20-21ean Den Helder-en egin zen European Maritime Day (EMD) biltzarrari lotua dago.

EMD in my Country jardunaldiak aurtengo apiriletik urrira egingo dira.

*Izena emateko orria egun gutxi barru egongo da eskuragarri