TECNALIA, EIT Health, Capital Cell eta TECNALIA Ventures erakundeek antolatuta egingo da topaketa, non beren ideia ekintzaileak merkaturatzeko behar dituzten laguntza eta zerbitzuak aurkituko baitituzte osasunaren alorreko startupek.
Fesia ekitaldian izango da. Bere xedea da iktusak eta gaixotasun neuromuskularrak dituzten pazienteen bizi-kalitatea hobetzea, estimulazio elektriko funtzionalean oinarritutako gailu medikoak garatuz eta merkaturatuz.
Bertaratzen direnek hau ikusteko aukera izango dute:
- EIT Health Accelerator. Europako Batzordeak babestutako azeleragailu bat da, eta osasunaren alorreko startupei laguntza ematen die beren habiatze-, balidatze- eta eskalatze-faseetan (ikusi EIT Health Accelerator azeleragailuaren xehetasunak).
- Fesiak 772.000 euroko crowdfunding-erronda bat lortu du. Xehetasunak.
- Capital Cell, osasunaren alorreko crowdfunding-plataforma nagusia.
AGENDA
Ordutegia | Gaia |
---|---|
10:30 | Parte-hartzaileak erregistratzea |
10:45 | Ongietorria |
10:50 | EIT Health Accelerator |
11:45 | Fesia |
12:15 | Capital Cell |
12:45 | Galderak |
13:15 | Harreman-sarea lantzeko luncha |
14:00 | Jardunaldiaren amaiera |
IZENA EMATEKO
Formulario honen bidez eman dezakezu izena.