ANDECEk webinarren zikloarekin jarraitzen du, aurrefabrikatuen industria nola eralda daitekeen aztertzen; oraingoan, 3D inprimaketa da gaia.
Gure lankide Amaia Aramburu Ibarluceak azalduko du 3D inprimaketaren teknologia nola aplikatzen ari den eraikuntzaren sektorean.
EDUKIA
- Gaur egungo egoeraz, sektore horretako ezarpen-mailaz, merkatuaren bilakaeraz eta hormigoizko aurrefabrikatuaren industria eraldatzeko moduaz hitz egingo du.
- Arreta berezia jarriko zaie 3D inprimaketak eraikuntzan dituen erronkei: zein diren eta nola ari diren ebazten.
NORK EMATEN DUEN
- Alejandro López Vidal – ANDECEko zuzendari teknikoa.
- Amaia Aramburu Ibarlucea - TECNALIAko Building Technologies-en fabrikazio aditiboaren plataformako burua.
NORENTZAT DEN
Enpresa aurrefabrikatzaile elkartuetako teknikariak, arkitektoak, ingeniariak, diseinatzaileak, aholkulariak, sustatzaileak, saiakuntza-laborategiak edo hormigoizko elementu aurrefabrikatuak dituzten eraikuntza-soluzioetan eta eraikuntzaren digitalizazioan eta beste joera batzuetan interesa duten eraikuntza-enpresak.