Agenda

Automobil autonomoa hiri-inguruneetan: #EL IMPERDIBLE_03

Eguna

2018ko azaroaren 23a - 2018ko azaroaren 24a

Lekua

Kolon plaza, Madril

Ordua

-

Prezioa

Doan

Cotec fundazioak, Madrilgo Udalarekin batera, Los imperdiblesen hirugarren edizioa prestatu du, berrikuntzaren inguruko jaialdien bilduma bat, urtero edukia berritzen duena.

Aurten, #Imperdible_03-ren ardatza hirietako erronka handiak izango dira, eta lau alor nagusitan banatuko dira. Haien artean, hau nabarmentzen da: mugikortasuna eta jasangarritasuna trafiko-kudeaketaren eta kutsaduraren arazoak hobetzeko ardatz.

TECNALIAk Renault Twizy autoak aurkeztuko ditu, eta Kolon plazaren inguruan ibilbide bat eginez erakutsiko. 

  • 1 autoa eskuz gidatuko dute.
  • 2 autoak, berriz, era guztiz autonomoan jarraituko dio 1 autoari, eta une guztietan izango du kontuan haren jokabidea, bere maniobrak kudeatzeko. 

Gaur egun, automobilgintzako marka handiek gero eta gehiago egiten dute gidatze autonomoaren alde, eta, horregatik, benetako aukera bihurtzen ari da epe laburrean seguru eta eraginkortasunez gidatzeko.

Gidatzen laguntzeko sistema aurreratuetan (ADAS) izan diren aurrerapenei esker, teknologia berri hori hiri-inguruneetan aplikatzeko dauden zailtasunak gainditzen ari dira. Iragarpenen arabera, lauko autonomia edo handiagoa duten ibilgailuekin ibili ahal izango da kaleetan hemendik gutxira, 2030. urtea baino lehen; lauko autonomia edo handiagoa izateak esan nahi du gidatzea erabat autonomoa dela eta ez duela gizakien parte-hartzerik behar.

Horregatik ari gara teknologia hau garatzeko lanetan, eta gure baliabideak gidatze seguru, eraginkor eta guztiz autonomoa bilatzera bideratu ditugu. 

Programa, doakoa eta guztiontzat irekia, hogeiren bat esperientziaz osatzen da.

Ez huts egin!