Europar Batasunak bultzatutako I+Gko proiektuetan euskal enpresek eta erakundeek izan duten parte-hartzea esanguratsua eta garrantzitsua izan da urteetan.
Euskadi puntako erkidegoa da funtsen esleipenean. Hala ere, askotan, proiektu horietako asko garrantzi eta balio erantsi handiko nazioarteko partzuergoetan garatzen direnez, eskuratutako know-howa galdu egiten da nazioarteko lankidetza horiek amaitu ondoren, eta, hala, euskal stakeholderen arteko lankidetza-potentzial handia alferrik galtzen da.
Mahai-ingurua: “Aurkeztutako proiektuen ikaskuntzak eta esperientziak”
- TECNALIAren ordezkari gisa, gure lankide Patricia Molina, Urban Transformation Labeko ikertzaileburua, izango dugu.
- Gipuzkoako Foru Aldundia: Mónica Pedreira, Ingurumeneko zuzendaria
- Bilboko Udala: Javier Ors, Europako Proiektuen Bulegoko arduraduna
- Energiaren Euskal Erakundea (EEE): Jose Ramón López, nazioarteko proiektuen arduraduna.
- Moderatzailea: Danel Alberdi (Coach & Play)
Mahai-ingurua B4SC Euskadiren esparruan egingo da