Agenda

Basque Open Industry: industria adimenduna

Basque open industry_industria inteligente

Eguna

2023ko azaroaren 13a - 2023ko azaroaren 14a

Lekua

Bilbao Exhibition Centre

Ordua

9:15 am - 7:00 pm

Prezioa

Doan

Basque Open Industry, eragile publikoen, pribatuen eta enpresen ezagutza eta esperientziak partekatzeko ekitaldia, eraldaketaren eta Euskadi ekosistema industrial gisa posizionatzearen inguruan

Euskadi digitalago, berdeago eta inklusiboago bateranzko trantsizioa ikusgai jartzeko espazioa

Basque Open Industry topagune aberasgarria da ekoizpena oinarri duen ezagutza teknologikorako; hots, manufaktura aurreratuko azken joeren eta euskal industria adimenduneko aplikazio berrien zuzeneko behatokia da.

TECNALIA Basque Open Industry ekitaldian

TECNALIAk, Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko erreferentziazko zentro den aldetik, presentzia nabarmena izango du talentua, estrategia, teknologia, esperientziak, tailerrak, trantsizioak, harremanak eta ezagutza bateratzen dituen ekitaldi honetan.

Basque Research & Technology Alliance standean egongo gara, zentro teknologiko bazkide gisa: esperientzia teknologikoak partekatuko ditugu eta lankidetzarako aukerak ezarriko ditugu, standa osatuko duten lau arloen inguruan:

Bestalde, Basque Digital Innovation Huben standean ere izango gara, haren nodo teknologikoen bidez:

Ezagutza partekatzen

Open Basque Industry ekitaldiko hitzaldietan eta mahai-inguruetan ere izango gara:

  • Plastikoekin eta Konpositearekin Arintzeko Soluzioetan espezializatuta dagoen IGESTEK enpresarekin batera egindako proiektuaren aurkeztuko dugu. Proiektu horretan, funtzio anitzeko auto-kapot bat egin da buckypaper teknologia integratuta, eta, horri esker, kapota airbaga hausteko eta askatzeko gai da.
    • Industria eta Mugikortasun Unitateko Prozesu eta Materialen Arloko Proiektuen zuzendari Sonia Flórezen eskutik (azaroaren 14an, asteartea, 15:20tik 16:30era)
  • Think&Do estrategia-taldeko arduradun Eva Arrilucea Solachiren hitzaldia: “Autonomia estrategikoa industrian: ikerketaren eta teknologiaren rola” (azaroaren 14an, asteartea, 12:00etatik 12:20ra)
  • Mahai-ingurua: Joera horiek zer esan nahi du ETEentzat, eta nola aprobetxa ditzakete BRTAren laguntzarekin?
    • Think&Do estrategia-taldeko arduradun Eva Arrilucea Solachik parte hartuko du (azaroaren 14an, asteartea, 13:00etatik 13:30era)
  • Mahai-ingurua: Nola susta dezake gure estrategia mikroelektronikoak balio handiko jarduera ekonomiko berri bat sortzea? Zer eragin izango dute teknologia fotonikoek, kuantikoek eta material berriek gure industria nagusien lehiakortasunean? Zein izan liteke gure eskualdearen jarrera nazioarteko eragile edo erakundeen aurrean?
    • Teknologia kuantikoen taldeko zuzendari Iñigo Arizagak parte hartuko du (azaroaren 14an, asteartea, 09:15etik 10:00etara)

Basque Open Industry ekitaldiko programa osoa kontsultatu dezakezu

Bilbao Exhibition Centre