Energia-metaketa funtsezko oinarria da energia-trantsizioa errealitate bihurtzeko
Jardunaldi zientifiko honetan parte hartzen duten eragile guztiak industriaren eta gizartearen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko berrikuntza-proiektuetan murgilduta daude.
Mondragon Unibertsitateak (MU) antolatu du topaketa, CEA, CIDETEC, IKERLAN eta TECNALIAren eta Zaragozako eta Oviedoko unibertsitateen laguntzarekin. Hainbat jakintza-arlo jorratuko ditu: modelaketa, instrumentazioa eta BMSrako SoX zenbatesleak, eta battery pack aurreratuak garatzea eta sare elektrikoari malgutasuna emateko aplikatzea.
Sare elektrikoaren malgutasuna
Raul Rodríguez gure adituak azalduko digu nola balia daitekeen energia-metaketa sare elektrikoari malgutasuna emateko.