Gaur egungo aro teknologikoan, dena etengabe interkonektatuta dagoen munduan, osasun publikoa etengabeko erronka da. Klima-aldaketa espezieen banaketa aldarazten ari da, besteak beste, patogenoen bektore diren espezieena; horrek berebiziko garrantzia du, horietako batzuek milaka heriotza eragiten baitituzte urtean eremu zabaletan.
Hemen aurkezten ari garen jardunaldiaren ardatza da bektoreen arriskua kudeatzean aurrea hartzea (gaur egungoei, inportatutakoei zein gorabidean dauden bektoreei dagokienez), horrek nolako garrantzia duen osasun publikorako, horretarako ezinbestekoa den herritarren inplikazioa, eta informazioa trukatu beharraren erronka global eta tokikoak. Funtsezko alderdiak jorratuko dira, hala nola autobabeserako erabiltzen diren uxagarriak: horiek arautzea, haien eraginkortasuna ebaluatzea eta zer paper jokatzen duten bektoreak kudeatzeko planetan.
Jardunaldi honek, sorreratik bertatik, honako mezu hau zabaldu nahi du, funtsezkotzat jotzen baita artropodo hematofagoek (akainak, eltxoak…) gaixotasunak kutsatzeko arriskua txikiagotzeko: bektoreen kudeaketa (Bektoreen Maneiu Integratuko sistema efiziente gisa ulertuta) eraginkorra izango bada, ezinbestean uztartu behar ditu ingurumen-kudeaketako neurriak eta autobabeseko neurriak (nork bere burua ziztadetatik babesteko neurriak).
Ildo horretan, Bektoreen Maneiu Integratuak eskatzen du teknologia berriak gehitzea eta askotariko jakintzak uztartzea: robotika, ingurumen-kontrol efizienteagoak eta merkeagoak lortzeko; ziztaden kontrako tresna uxagarri berriak industrializatzea…
HELBURUAK
- Sektore publikoa (administrazio publikoak) zein pribatua (produktu bioziden industria) elkartzea, ahaleginak batera ditzaten artropodo bektoreen arriskua era integratuan kudeatzeko.
- Ehun uxagarrien ahalmena eta negozio-aukerak nabarmentzea, ziztaden aurrean nork bere burua babesteko (autobabeserako) lehen mailako tresna estrategiko berriak baitira. Ehun horiek produktu biozida gisa kokatzea Europako merkatuan, Europako araudiaren mende eta haien eraginkortasuna ebaluatzeko metodologia zorrotzak ezarrita.
- Zabaltzea ingurumen-kudeaketako zein autobabeseko neurriak txertatu behar direla Bektoreen Maneiu Integratuko tokiko programetan.
NORI ZUZENDUA…
- Bektoreak kontrolatzeko ardura duten administrazio publikoei.
- Produktu biozidak arautzeko ardura duten administrazioei.
- Ehun teknikoekin zerikusia duten enpresen I+G+b sailei.
- Beren produktu berritzaileak nazioartekotu nahi dituzten ehungintza-enpresei.
- Unibertsitate eta ikerketa-zentroei.
- Bektoreen bidez kutsatzeko arrisku handia duten lanbide-sektoreei: albaitariak, biologoak, ingurumen-agenteak, baso-agenteak, baso-suhiltzaileak, basogintzako langileak, eta abar.
EGITARAUA
08:45-9:15 | Parte-hartzaileen harrera |
---|---|
09:15-10:15 | Bektoreak zaintzeko eta kontrolatzeko prozedurak: ikasitako ikasgaiak eta etorkizuneko perspektibak ► Rubén Bueno-Marí doktorea, LOKÍMICAko I+G+b Saileko arduraduna eta zuzendari teknikoa |
10:15-10:30 | Galderak |
10:30-11:30 | Medikuntzan eta albaitaritzan garrantzia duten artropodo hematofagoak uxatzen dituzten ehunak: materia aktiboak, ziztaden aurkako produktuak, arautzea eta ebaluatzea ► Félix Fontal-Cazalla doktorea, TECNALIAko Hiriko Ingurumen-Osasunaren Laborategiko entomologoa |
11:30-11:45 | Galderak |
11:45-12:30 | Atsedena - kafea |
12:30-13:15 | Ehunetan bektoreen kontrako substantziak txertatzeko teknologietako joerak: abantailak eta mugak ► Ángels Rovira andrea, LEITATeko I+G - Kimika Aplikatuko eta Materialen Saileko ikertzailea |
13:15-14:00 | Bektoreen arriskuen tokiko kudeaketan autobabesak duen garrantzia ► José María Cámara Vicario jauna, Bektoreak Kontrolatzeko Unitate Teknikoko albaitari burua, Madrid Salud-eko Ingurumen-Osasun Saila, Madrilgo Udala |
14:00-14:15 | Galderak |
14:15 | Ondorioak eta amaiera |