SODA Data Vision 2023: datuen kudeaketaren eta biltegiratzearen etorkizuna definitzen duen kode irekiko biltzarra
SODA Data Vision 2023, zeina SODA Foundationek antolatzen baitu, datuen kudeaketari eta biltegiratzeari buruzko kode irekiko erreferentziazko ekitaldia da. Ekitaldi hibrido hau OSS Europe 2023rekin batera egingo da, eta 650 aditu, lider, arkitekto, garatzaile, azken erabiltzaile, hornitzaile eta integratzaile bilduko ditu, bai aurrez aurre, bai birtualki.
Joera berrienak, erabilera-kasu errealak eta datuen eta biltegiratzearen arloko erronka praktikoak aztertzea du helburu.
Ezagutu azken berrikuntzak Data Vision 2023n
Gure lankide Enrique Areizagak aktiboki parte hartuko du “Let’s talk about Data Governance and regulations” hitzaldian, Jesús Alonso-R.-rekin, #BAIDATA idazkaritza teknikoko zuzendariarekin, batera.
Ekitaldian, sakon aztertuko dira gaur egungo soluzioak eta ikerketa, eta aztertuko da, orobat, nola ari den konfiguratzen etorkizuna datuen biltegiratzean eta kudeaketancloud-nativerako, edukiontzietarako, konputazio banaturako, big datarako, adimen artifizialerako, ikaste automatikorako eta beste hainbat gaitarako.
Saio teknikoez gain, ideiak trukatzeko, azken teknologien berri izateko eta harremanak izateko aukera paregabea eskaintzen die parte-hartzaileei biltzarrak, modu horretan etorkizuneko lankidetzak sustatzeko.
Datuen kudeaketaren eta biltegiratzearen etorkizunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hau da zure ekitaldia. Erregistratu orain!
SODA Data Vision 2023 ekitaldiaren programa
Saioak erdialdeko Europako udako ordutegian egingo dira (UTC/GMT +2)
- 9:00 – 13:00 | Keynote & Sessions
- 13:00 – 13:45 | Bazkaria
- 13:45 – 17:00 | Keynote & Sessions