Ekitaldi bat antolatu dugu osasun-ekosisteman eraldaketa digitala sustatzeko
TECNALIAko Osasuneko lantaldeak ekitaldi bat antolatu du osasun-sisteman berrikuntza eta eraldaketa sustatzeko. 2025eko urtarrilaren 23an, sektoreko eragile nagusiak bilduko gara Madrilen, Telefónica Fundazioaren Espazioan, Telefónicarekin lankidetzan. Eraldaketa digitalak osasunaren sektorean zer erronka eta aukera nagusi dituen ikustera gonbidatzen zaitugu.
Jardunaldian, hizpide izango dugu osasun-sektoreak balio-sortzaile eta hazkunde-eragile gisa duen garrantzia, non digitalizazioa eta berrikuntza funtsezkoak baitira osasun-sistemak eta pazienteen ongizatea hobetzeko.
Ikuspegi berritzailea, eraldaketa digitala ardatz nagusi duela
Ekitaldi honen helburua elkarrizketa- eta lankidetza-gune bat sortzea da, osasunak, zerbitzu digital berriek eta horiek osasun-sisteman txertatzeak eredu berri bat sor dezaten, teknologia osasun pertsonalizatuaren oinarri nagusi dela.
Eraldaketa digitalak lortu behar du, gainera, inpaktu handiagoa eta hobea izatea gure herrialdeko osasungintzako teknologiaren industria-sarean, lehiakorragoa izan dadin eta aberastasuna eta oparotasuna sor ditzan.
Aurrea hartzea enpresentzako lehiarako abantaila bihurtzen dugu
TECNALIA agente eraldatzaile bat da, eta, aurrea hartzea enpresentzako lehiarako abantaila bihurtzeko ahalmena izanik, osasun-sistemak hobetzeko eragile gisa teknologia erabiltzearen aldeko apustua egiten du.
Terapian, diagnostikoan, monitorizazioan eta arretan laguntzeko gailu mediko adimendunak diseinatzen eta garatzen ditugu, haien prototipoak egiten ditugu, eta gailuok baliozkotzen ditugu. Hori guztia egiteko, teknologia giltzarri hauetako adituak ditugu, besteak beste:
- Tresna digitalak.
- Robotika medikoa.
- Ingeniaritza elektronikoa eta mekanikoa.
- Bioteknologia.
- Biokimika.
- Neurofisiologia.
- Biomaterialak.
Horretaz gainera, ezagutza dugu doitasunezko nutrizio batera bideratutako osagaiak garatzeko, one health ikuspegiarekin.
Eman izena!