Agenda

Berrikuntzako eta ekintzailetzako joerak: SILO Summit 2024

SILO Summit 2024: Innovación y emprendimiento en Madrid

Eguna

2024ko abenduaren 3a

Lekua

Madril

Ordua

9:00 am - 2:30 pm

Prezioa

Doan

Asier Rufino, TECNALIA Ventureseko zuzendaria, SiloAceleraBio programako 10 startup esperantzagarrienek inbertitzaileei egingo dizkieten pitchak baloratzeko epaimahaiko kidea da.

Abenduaren 3an, SILO Summit 2024 jardunaldiak ekintzailetza- eta inbertsio-ekosistemako funtsezko pertsona ospetsuak bilduko ditu Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialean. Ekitaldi horrek elkarrizketarako gune paregabea eskaintzen du enpresa-panorama, bereziki bizitzaren zientzien sektorean, eraldatzen ari diren joerei buruz hitz egiteko.

Asier Rufino, TECNALIA Ventureseko zuzendaria (TECNALIAren Venture Builderra), epaimahaikide da Investor Day ekitaldian. Gune horretan, SiloAceleraBio programako hamar startup aipagarrienek beren ekimen berritzaileak aurkeztuko dizkiote inbertitzaile eta adituen talde bati, ekimen horien garapena eta finantzaketa-aukerak lotzea bultzatze aldera.

Ekitaldian, halaber, sektoreko mahai-inguruak izango dira, egungo eta etorkizuneko erronkak aztertzeko, bai eta bazkideak bilatzeko saioak eta sare eta aliantza estrategikoak sortzea sustatzeko aldebiko bilerak ere.

SiloAceleraBio, sortzen ari diren enpresei laguntzeko programa

SiloAceleraBio Estatuan bizi-zientzien sektoreko startupetan espezializatutako azelerazio-programa bat da, funtsezko sektore horretan sortzen ari diren enpresei hazten eta garatzen laguntzeko diseinatu dena. Programan, 150 startupek parte hartu dute, horietako asko EAEkoak, eta 2.000 startupekin baino gehiagorekin interakzioan jarduteko aukera izan dute azken urtean. 

Madrid (calle Hortaleza, 63)

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:00 am - 9:20 am

Hasiera-ekitaldi instituzionala.

Rebeca Mariola Torró, Industriako estatu-idazkaria.

9:20 am - 9:50 am

Spain Up Nation eta “Startup”-en legea, bi urte geroago.

Rocío Castrillo, ENISAko ekintzailetzako eta estrategiako zuzendaria.

9:50 am - 10:15 am

AseBio, 25 urte bizitzaren zientzien sektorea bultzatzen.

Ion Arocena, AseBioko zuzendari nagusia.

10:00 am - 10:45 am

Terapia aurreratuei buruzko SPEED DATINGa (5 minutuko bilerak)

10:00 am - 1:15 pm

PARTNERINGa (20 minutuko bilerak)

10:15 am - 11:00 am

"Agri-Food Tech" mahai-ingurua

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa (MAPA), Elikagaien Teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionala (CNTA), Swaanlab eta Cardumen.

11:00 am - 11:30 am

KAFEA | Networkinga

11:30 am - 12:15 am

Agri-Food tech-i buruzko SPEED DATINGa (5 minutuko bilerak)

11:30 am - 12:15 am

Terapia aurreratuei buruzko mahai-ingurua.

Anne Insausti, Gipuzkoako Foru Aldundia; Javier García Cogorro, Columbus Venture Partners; Manuel Sánchez-Lagarejo, Bexen Medical – Mondragon Korporazioa; eta Enrique Lizaso, Multiverse.

12:15 am - 1:15 pm

Startupen pitcha.

SiloAceleraBio azeleragailu espezializatuko 10 startup.

1:15 pm - 2:30 pm

BAZKARIA | Networkinga